Prentsa Aretoa
2014/08/29
Hauteskundeen eta alderdien interesen interferentziarik gabe herrialdeari krisitik ateratzen lagunduko dion “erakundeen egonkortasunerako akordio bat” eskaini die Ortuzarrek euskal alderdi politikoei
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak “irrigarrikeriatzat" jo ditu PPk batzokien inguruan esandakoak eta “120 urte hauetan herri guztietan batzoki bat egon dadin esfortzua egin, lanean aritu, parte hartu eta arriskatu diren alderdi honetako gizon eta emakumeak” omendu ditu. Ortuzarrek irailaren 10ean eta 11n Kataluniako Diadan egongo dela adierazi du, baita Eskoziako erreferendumean ere, 18an. “Edozer gertatzen delarik ere, eskoziarrek irabazi dute jada. Beraiek erabakiko dute, eta ez beste inork: ez ingelesek eta ez galestarrek, eskoziarrek baino ez. Eta hori da eskatzen duguna”.
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea den Andoni Ortuzarrek erakundeen egonkortasunerako akordio bat eskaini die gaur euskal alderdi politiko guztiei, Euskadik krisi ekonomikoaren azken txanpari aurre egin diezaion, herritarren interesei lehentasuna emanez eta alderdien interesak alde batera utziz maiatzeko udal eta foru hauteskundeekin bukatuko den ikasturte politiko honetan. Ortuzarrek gaur itxi du EAJ-PNVk ikasturte politikoari hasiera emateko Zarautzen egiten duen ohiko ekitaldi politikoa. Bertan izan dira Gipuzko Buru Batzarreko presidentea den Joseba Egibar eta Zarautzeko alkatea izateko EAJ-PNVren hautagaia den Xabier Txurruka. “Krisia atzean uzten ari gara. Garrantzizko momentua da hau. Bide onetik goazela erakusten duten aztarna ekonomikoak gero eta argiagoak eta jarraiagoak dira. Baina ondo eta denok batera atera behar gara. Bestela, berriz ere hondoratzeko arriskuan egongo gara. Hori dela eta, Urkullu lehendakariaren gobernuak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak etorkizun sendoa eskaini nahi diogu herrialde honi. Alderdi politiko guztiekin erakunde guztien egonkortasuna bermatuko duen akordio bat negoziatzeko konpromisoa hartu dugu. Herrialdea eta hau suspertzea jarriko ditugu alderdien interesen gainetik. Etorkizuna da jokoan. Eta herrialdearentzat ona dena, EAJ-PNVrentzat ere izango da”, ziurtatu du Ortuzarrek.
Buru jeltzaleak Zarautzeko hitzordu klasikoa aprobetxatu du (duela bi hamarkada baino gehiago ezarri zen afari-mitin gisa, herriko batzokia finantzatzeko dirua lortzeko, militanteen emaitzen bidez ) Euskal Alderdi Popularraren buruek arrazoirik gabe egindako erasoaldi onartezinei erantzuna emateko, estrategia hori “irrigarritzat” jo ostean. “Badakit oso haserre zaudetela, baina ez gara haien segadan eroriko. Ez diogu buelta gehiagorik emango. Sinplea da: frogak badituzte, joan daitezela epaitegira. Eta kitto. Eskuindar horiek gure batzokiekin obsesionatuta daude! Baina ez da oraingo kontua. Betikoa da. Lehenengo Primo de Riverak itxi zizkigun. Gero Francok, hark ere lapurtu zizkigun. Eta orain PPkoek. Ondoretasunezkoa izan behar du. Hori ondo begira dezatela. Ez daukagu zer ezkutatu. Ezer ez. Guztiz kontrakoa. Asko daukagu erakusteko. Eta gainera harrotasunez erakutsi dezakegu. Harrotasun handiz. Mespretxu egin nahi ziguten eta kontrakoa lortuko dute. PPren irain hau alderdi politiko honetako gizon eta emakumeek merezi duten omenaldi bihurtuko dugu. 120 urtetan zehar esfortua eginez, lanean arituz, parte hartuz eta arriskatuz herri bakoitzean batzoki bat izatea lortu duten guztiei. Hori da EAJ-PNVren batzokien “sekretu handia”. Gure jendearen konpromisoa eta lana. Alderdi honengatik eta gure aberriagatik sentitzen dugun begirunea. Alderdia eta aberria beste guztiaren gainetik jartzea”.
Ortuzarrek adierazi duenez, Kataluniako Diadaren erakunde ekitaldietan izango da irailaren 10ean eta 11n eta Eskoziako erreferendumean 18an. Prozesu eskoziarraren harira, buru jeltzaleak gonbita luzatu dio Mariano Rajoy presidente espainairrari, azken honen baliokide britainiarra den David Cameronek egindakoa jarraitzeko eta euskaldunei eta katalanei erabakitzen uzteko. “Hobe Ingalaterra eta Eskoziaren eredua jarraituko balute. Hitz egin dute, akordio batera heldu dira eta herriak erabakiko du. Ez dakit zer gertatuko den irailaren 18an, baina badakit nik zer gertatzea nahi dudan. Edozer gertatzen delarik ere, Eskoziak irabazi du jada. Eskoziarrek irabazi dute jada. Libreki erabakiko dute. Baiezkoak edo ezezkoak irabaziko du, baina haiek erabakiko dute. Eta haiek haiek dira: eskoziarrak, eta ez galestarrak eta ingelesak. Eskoziarrak. Haien nahia beteko da. Euskaldunok eta kalatanek hori baino ez dugu eskatzen. Gure erabakitzeko eskubidea errespeta dezatela. Eta gero jendeak demokratikoki erabakiko du nahi duena”. Era berean, Ortuzarrek EAJ-PNV Espainiako gobernuaren hauteskunde-erreformaren guztiz aurka dagoela berretsi du.
Ortuzarrek pausu berriak eman ditzan ere eskatu dio ETAri, "armagabetzea eta eragindako kaltearen aitorpena”, esaterako, euskal gizarteak hamarkadetan zehar jasan duen indarkeriaz betetako jazoerak eragindako zauriak behingoz ixteko. Ildo beretik, EBBko presidenteak eskua luzatu dio berriz ere ezker abertzaleari. EAJ-PNVk erabakitasunez lagunduko dio "lehenago edo geroago hasi beharko duen bide saihestezin horretan”.
Bestalde, EAJren Legebiltzar Taldeko bozeramaile eta GBBko presidente den Joseba Egibarrek erabakitzeko eskubidearen aldarria bere egin dezala eskatu dio euskal gizarteari, ziur delako gai hau ez dela “politikariek politikariekin eztabaidatzeko soilik”. Zentzu horretan, ziurtatu du “erabakitzeko eskubidearen ibilbide orrian beharrezkoak direla euskaldunen konpromisoa eta ilusioa”.
Bere iritziz, euskal gizartearen inplikazioa behar beharrezkoa izango da erabakitzeko eskubideak aurrera egin eta herritarrek beren iritzia askatasunez eman dezaten, irailaren 18an Eskozian gertatuko den bezala. Nabarmendu du Euskadi eta Katalunia ez daudela Eskoziaren egoeran “Espainia eta Ingalaterrako agintarien kultura politikoa erabat ezberdina delako”. Ildo horretan, argitu du “Eskoziako independentziari buruzko erreferendumaren gakoa dela Eskozia eta Britainiako lehen ministroak, Alex Salmon eta David Cameron, hurrenez hurren, iritzi kontrajarriak izan arren, gai izan direla eztabaida herritarrei hitza emanez amaitzeko. Espainiako presidenteak, aldiz, ez du hitza emateari buruz eztabaidatu ere egin nahi”.
Zailtasunak zailtasun, Egibarrek aurreratu du bere alderdiak erabakitzeko eskubidearen alde lan egiten jarraituko duela eta EAJk mantendu egingo dituela azken hamarkadetan ezker abertzalearengandik hainbeste ezberdindu dituen konpromiso etiko, politiko eta demokratikoak. “Guk ez diogu gure herriari irteerarik gabeko kalezulorik eskaini, ezker abertzalea berriz aditua da horretan. Bazekiten indarkeria irteerarik gabeko kalezuloa zela eta orain irteerarik gabeko kalezuloa eskaintzen diete presoei”, gaineratu du.
Gipuzkoa ere kalezuloan dagoela adierazi du, Bilduk erakundeetan egin duen kudeaketaren ondorioz. “Egin duten bakarra zegoena desitxuratu, aurretik zetorkiena ataskatu, arazoak sortu eta erakunde guztietan Espainiako bandera jartzea izan da”, salatu du.
Hori esanda, ezker abertzaleari berriro eskatu dio egin dezala azken 35 urtetan gertatu denaren azterketa kritikoa. “Arazorik izan ez badute Loiuko autobusak erreketa gaitzesteko, zergatik ez dute ETAren iragana ere baloratzen?”, galdetu du hori egiten ez badute, “sinesgarritasun gutxi izango dutela” gehitzeko.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29