Prentsa Aretoa
2014/08/12
EAJk Forondako aireportuarekiko konpromisoak ez betetzea eragotzi dio PPri
Ramiro Gonzalezen eta Gorka Urtaranen esanetan, Eusko Jaurlaritzak ez dio azpiegitura honen ingurua garatzeko proiektu bati ere ezezkoa eman
Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren bozeramaileek Alderdi Popularrari egotzi diote Forondako Aireportua bultzatzeko konpromisoak bete ez izana. AENAk Mugako ikuskaritza eta aireportuaren 24 orduko zerbitzua kendu izana terminalaren inguruan eraikitzekoa zen parke industrialaren proiektuak aurrerapenik egin ez izanari gehitzen zaio. Proiektu hori Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta AENAren artean gauzatzekoa zen. Ramiro Gonzalezek eta Gorka Urtaranek PPri egotzi diote geldiarazpen hau. Izan ere, Aldundiak parke industrial horretara sartzeko errepidea egiteko konpromisoa hartu zuen eta ez du bete. AENAk ere ez ditu agindutako inbertsioak eta aireportuaren sustapenerako jarduerak garatu.
“EAJk ez ditu bertan behera utzi Forondako aireportuaren ingurua garatzeko hartutako konpromisoak. PPk VIAPen inguruan adierazitakoa Eusko Jaurlaritzaren aurrean baliatzen ari den salaketa faltsuez, gezurrez eta faltsukeriaz betetako estrategiaren parte baino ez da. Beren burua instituzioetatik kanpo ikusten duten alkatearen eta ahaldun nagusiaren urduritasunaren emaitza den erradikalizazio-dinamika gisa ulertzen da jarrera hori. Araba eta Gasteiz gobernatu ordez, Eusko Jaurlaritzaren kontra nabarmen egiten ari dira eta denak balio duela ematen du, baita Forondako aireportuaren inguruan gezurrak esateak ere”, adierazi du Ramiro Gonzalezek. Etorkizunean PPrekin akordioren bat adostekotan, azken alderdi horrek berriz aztertu beharko du aireportuko terminalarekiko duen jarrera.
PP Forondak eraginkortasun osoa berreskuratzeko duen aukera behin eta berriz blokeatzen ari dela gogorarazi dute Gorka Urtaranek eta Ramiro Gonzalezek. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eskaintza bat egin zuen Aireportuen Koordinazio Lantaldean, 24 orduko zerbitzuaren kudeaketa eta Mugako ikuskaritza bere gain hartzeko. AENAk eskaintza hori baztertu zuen eta Gasteizko Udalak ez zuen horren inguruan ezer esan nahi izan. “De Andresek eta Marotok ondo dakite Eusko Jaurlaritzaren esku egongo balitz, Forondak 24 orduko zerbitzua eta Mugako ikuskaritza berreskuratuko zituela jada. Baliabideak eta borondatea daude, baina PPk inguruko aireportuak bultzatu nahi ditu, Burgosekoa esaterako, Gasteiz kaltetzeko”, adierazi dute bozeramaile jeltzaleek.
Urtaranen ustez, PPk Forondaren inguruan esandako gezurrak alderdi horrek Gasteizi egindako eraso bat gehiago dira. “Hiriaren proiektu estrategikoak geldiarazi dituzte, lurperatzea esaterako. Abiadura Handiko Trenaren lanak atzeratzen ari dira. Estatuaren Aurrekontu Orokorren kopuru barregarri bat bideratzen dute udal proiektuak finantzatzera, 138.000 € euro baino ez. Gasteiztarrok 113 milioi euro bideratzen ditugu eskualdatu gabeko konpetentziak kudeatzera. Berriz ireki nahi dute Garoñako zentral nuklearra. Montoro ministroak Arabak opor fiskalen kostu handiena bere gain hartzearen alde egin zuen. Alderdi Popularrak behin eta berriz erasotzen ditu Gasteiz eta Araba, eta egoera honek piztutako arreta salaketa faltsuekin desbideratzen saiatzea adimenari egindako iraina da”, ondorioztatu du Gasteizko Udaleko bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29