Prentsa Aretoa
2014/07/18
Euzko Abertzaleak taldeak Sustapen Sailari galdetu dio "Foronda ixteko estrategiarik ote dagoen"
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak "Espainiar Gobernuaren aldetik Foronda ixteko estrategia ote dagoen" jakiteko galderak erregistratu ditu,erantzun idatzia jasotzeko.
Isabel Sánchez Robles EAJ-PNVren taldean Sustapen gaietarako bozeramaileak Sustapen Ministerioak eta AENA erakundeak hartutako erabaki kezkagarrien berri jakin nahi du, bere ustetan "Arabar aireportua kaltetzen dutelako, Estatuko iparraldeko beste antzeko azpiegitura batzuen mesedetan".
Sánchez Roblesek salatu duenez aireportu tasak "AENAK beste aireportu batzuetarako ezarri dituenak baino hamar aldiz altuagoak dira", eta "horren zioak azaltzea" eskatu du. Era berean, Mugako Ikuskaritza Gunea ixteari buruzko erantzuna eskatu du, azpiegitura hori partzialki zabaltzeak "aireportuaren jarduera baldintzatzen duelako".
Sánchez Roblesek era berean ezagutu nahi ditu "Sustapen sailak karga aireportuen alorrean eta iparraldean lan egiten duten polo logistikoen esparruan dituen lehentasunak" eta komunikabideen bidez ezagutu izan dituen informazioen aurrean galdetu du "Sustapen Ministerioak Peinador-en Gasteizen alternatiba izateko zentral logistikorik garatzeko asmoa ote duen" .
EAJren diputatuak amaitzeko galdetu du Espainiar Gobernuak aurreikusten ote duen "euskal aireportuen kudeaketa Europar erakundeen ardurapean jartzea, Gernikako Estatutuak berak ezartzen duen bezala eta benetako garraio sarea garatzerik egon dadin herrialdearen beharren arabera eta Estatu eta Europarekin dituen loturei begira" .
Euzko Abertzaleak taldeak gogora ekarri du duela gutxi CiU taldearekin ekimen bat aurkeztu duela AENAren pribatizazio prozesua geldiaraztea eskatzeko "aireportuen kudeaketa indibidualizatua egiteko aukera guztiak urratzen dituelak, Europan eredu hori oso erabilia den arren" eta "Sustapen Ministerioak aukeratu duen ereduak Euskal eta Catalunyar Estatutuen zati garrantzitsu bat hutsik eta edukirik gabe utzi duelako".
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/11/26
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29