Prentsa Aretoa
2014/07/04
Alderdi Popularrak Araba kaltetzeko kanpaina hasi du Logroñon
Logroñoko alkate andreak, Alderdi Popularreko kidea bera, gaur iragarri du lurzoru industrial merkea salgai dagoela Errioxa eta Arabaren arteko mugako lurretan. Iragarpen honetan espresuki azaldu du lurzoru hori Araban eskaintzen dena baino baldintza hobean ematen dela. Era berean iragarri du bere asmoa enpresak Errioxara erakartzea dela, lurzoru merkeaz gain, tasa eta udal zergetan baldintza paregabeak eskainiz.
Zentzu honetan gogoratu behar da Errioxako Alderdi Popularra dela opor fiskalen inguruan sortu zen arazoen sortzaileetako bat, eta gogor kritikatu dituela euskal eta arabar erakundeek, beren eskumenez baliatuta, jarduera ekonomikoa sortzeko eta bultzatzeko hartu dituzten neurriak.
“Errioxako Alderdi Popularrak Logroñoko Udalaren bidez egin nahi duena da zuzenean Araba kaltetzea, ezin baita bestela ulertu, aurkezpenean enpresei eskaintzen dizkien baldintzak Arabakoak baino hobeak direla azpimarratzea" azaldu du Ramiro González, EAJ-PNVren Batzarkide Taldearen bozeramaileak.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29