LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/05/20

Lehendakaria, Mercedes Benz etxearen Made in Basque Country modelo berriak aurkezteko ekitaldiaren buru izan da

rss Ezagutzera eman
El lehendakari preside la presentación de los nuev

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Juan Carlos erregea Mercedes Benz etxearen Clase V monobolumen berria eta Vito furgoneta berria aurkezteko ekitaldiaren buru izan dira. Made in Basque Country modeloak dira, Mercedes etxeak Gasteizen duen lantegian eginak. 



Lehendakariak baieztatu du aurkezpen horrek erakusten duela zer-nolako joera-aldaketa bizi duen euskal ekonomiak. «Euskadik gaur egun konfiantza eskaintzen du», adierazi du lehendakariak. Horrekin loturik, hainbat datu positibo eman ditu, inbertsioari, esportazioei, barne-eskariari eta etxeko kontsumoari buruz. «Susperraldi ekonomikoak eta enplegu-aukerak sortu izanak errealismoa eta ilusioa eskatzen dute, konfiantza eta kontzertazioa», adierazi du lehendakariak.



Lehendakariak Mercedes Benz etxearen industrializazio-proiektua ipini du adibide gisa: «Egokitzen eta berritzen jakin du, langileen trebakuntza bateragarri eginda». Clase V monobolumena eta Vito furgonetan aurkezteko ekitaldian, beste hainbatek ere hartu dute hitza: Dieter Zetsche Daimler etxeko presidenteak, Volker Mornhinweg Mercedes Benz etxeko presidenteak eta José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismoko ministroak.



Furgoneten planta


Mercedes Benz etxeko arduradunek Gasteizko lantegiaren alde egindako apustua erakutsi dute. Bertan, 190 milioi euro inbertitu dituzte, azken urteetan furgoneten planta batean egindako inbertsiorik handiena, alegia. Adierazi dute «plan handiak» dituztela lantoki honetarako, eta «hurrengo urteetarako lanpostuak bermatuta» daudela.

* Iturria: Irekia

Emilio Olabarria Bloga