LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/05/17

EAJ-PNVk Europara eraman nahi ditu “Euskal Ereduaren” balore etiko, sozial, kultural, ekonomiko eta produktiboak

Urkullu lehendakariak nahi duen Europak “erakunde sendoak eta egitura federala” izango ditu eta “ez du inor babesik gabe utziko” Ortuzarrek euskal aeronautika industria ekarri du gogora, 4000 lanposturekin eta 1.100 milioi euroko fakturazioarekin eredugarria delako Izaskun Bilbaok Europan eginiko “sare lana” aldarrikatu du,”ehunka pertsona eta erakunde” europar araudietan egotea ekarri duelako

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu lehendakariak, EBBko presidente Andoni Ortuzarrek eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak euskal hiritargoari eskatu diote gaur,  maiatzaren 25ean EAJ-PNVrengan jarri duten konfiantza berrestea, talde jeltzaleak Europara “Euskal eredua” eramaterik izan dezan; balore gizatiarretan oinarritutako eredua, balore kultural,sozial,ekonomiko eta produktiboetan oinarritua, eta azken 25 urteotan Euskadiri hain ongizate maila altua ekarri diotenak, Madrilgo gobernu popular eta sozialistek bidean oztopoak jarri dituzten arren. “Euskal eredua indartu behar dugu, beharrezko dugun Europar Batasuna eratzerik izan dezagun” eskatu du Urkulluk  EAJ-PNVk Gasteizko Foruen Plazan ospatu duen ekitaldian. “Balore etikoak,kulturalak eta sozialak ditugun erkidegoa gara. Justizia soziala eta solidariotasuna lehenesten dugun erkidegoa. Euskal gizartea adeitsua eta hurbila da, beharrean dauden pertsonekiko. Gure egitasmoak ekartzen du du demokrazia,hurbiltasuna eta gardentasuna. Sustrai kultural eta historikoetan oinarritutako proiektua da. Europa berregitea proposatzen dugu. Europa bat non “Euskadi eredua”  gauzatuko den. Europa berria, erakunde sendoekin: Egitura federalarekin. Batzorde ordezkatzailearekin, arimarekin. Mankomunatutako gobernuarekin. Baina, batez ere, pertsonekiko konpromisoarekin. Pertsonen beharrizanetatik hurbila, inor babesik barik utzi gabe, gizakien duintasuna eta gizarte kohesioa bermatuta. Gizarte ongizatearen Europa. Herrien Europa. Ekonomia produktiboari eta berrikuntzari  lagunduko dion Europa,prestakuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egingo duena, pertsona ekintzaileei eta gazteei lagunduko diena. Hazkundearen eta enpleguaren Europa. Bere politikak egokituko dituen Europa, enpresa txiki eta ertainek ( gure industria sarearen % 90) mundu globalean lehiakor izan daitezen, eta europar aliantzak  ezar ditzaten. Hori da guk eraikiko dugun Europa. Hori da Euzko Alderdi Jeltzalearen egitasmoa”.

Ortuzarrek “Euskal ereduaren“ indarra eta onurak aldarrikatu ditu narriatuta eta indarrik gabe dagoen “Espainia markaren” aurrean, hurkoaren begian lastoa ikusten duen  bitartean bere begiko  habea ikusten ez duena. “Batzuek Europari egotzi nahi izan dizkiote beraiek eginiko huts egiteak. Espainia da horietako bat. Azken hogei urte hauetan ez da gobernurik egon Espainiako eredu ekonomiko eta produktiboa aldatzeko gai izan denik. Adreilu eta espekulazio hutsa. Eta ustelkeria erruz eman da. Hori izan da beren eredua. Porrot horren errua ez diezaiotela Europari leporatu. Errudunek izen abizenak dituzte: PSOE eta PP. Hori da Espainiako eredua. Aldera ezazue orain Euskal ereduarekin. Duela 25 urte, enpresa publiko handietatik bizi ginen. Altzairugintzatik. Sektore horretan zegoen gure indarra. Enplegu teknologikorik gabe. Gaur, kokapen ona lortu dugu oraina eta geroa duten sektoreetan”. Ortuzarrek adibide bat  aipatu du “Sektore aeronautikoak berak bakarrik 4000 langile hartzen ditu Euskadin. Iaz 1.100 milioi euroko esportazioak burutu zituen. Eta orain dagoen aurreikuspena da hurrengo 20 urteotan munduan 29.000 hegazkin beharko dituela. Borroka horretan buru belarri murgilduta gaude euskal hiritarrok. Gure eredua beharrizanetara egokitzeko gaitasuna izan du. Ez du inolako zerikusirik Espainiako ereduarekin. Horiek dira duela 25 urte erein genituen haziek eman dizkiguten fruituak. Eta, hori da orain errepikatu nahi duguna. Hirugarren iraultza industriala bultzatzen ari gara. Iñigo Urkulluren gobernua ari da hirugarren iraultza industriala lideratzen. Eta berandu baino lehen ikusiko ditugu sektore aeronautikoa bezalako beste sektore batzuk. Hori da EAJk Euskadiri eta Europari eskaintzen dien eredua”.

Izaskun Bilbao Barandicak EAJ-PNVk hedatu duen sare lanaren balioa aldarrikatu du, euskal gizarteak ere europar eraikuntzan parte har dezan. Sare lan horri esker “ehunka euskal ideia europar araudi bihurtu dira”. Bilbaok azaldu duenez, hurrengo bost urteetarako planteatu duen proposamen nagusia da Bruselan euskal sare honen funtzionamenduan sakontzea eta sare lana hobetzea. Era berean azpimarratu duenez “EAJk Europan egiten duen lana gutxiestea, euskal gizarteari zor zaion errespetua galtzea da, beren proposamenekin lagundu diguten ehunka pertsonaren eta era guztietako elkarteren lana gutxiestea delako. Euskal gizartea bezain anitzak izan diren horiek lagundu digute ehunka euskal ideia europar araudi bilakatzen. Bruselan gauden euro-legebiltzarkideen artean  aktiboena izatea lortu badut izan da pertsona eta erakunde horiekin sortu dugun sareari esker. Pertsonek eta pertsonentzat pentsatutako sarea, besteek kostaldea porlanez betetzen duten bitartean, bankuak zaramaz betetzen dituzten bitartean  eta alderdi handi biek, PP eta PSOEk, jendearen ardurekin baino, beren interesekin kezkatuta jarraitzen duten bitartean”.

Izaskun Bilbao

Iñigo Urkullu

Andoni Ortuzar

Emilio Olabarria Bloga