Prentsa Aretoa
2014/05/09
Sestaoko alkatearen esanetan itsasontzia La Navalen eraikitzeko lortu den akordioa “oxigeno-baloia da herriarentzat”
“Langileek denbora luzea daramate sufritzen, eta gaur pozik egongo dira. Benetan poztu naiz bertan lan egiten duten gizon eta emakumeengatik” baieztatu du Sestaoko alkateak
Sestaoko alkate Josu Bergarak gaur goizean aditzera eman duenez, La Naval enpresak itsasontzi berria eraikitzeko lortu duen akordioak “oxigeno baloia suposatzen du gure herriarentzat, hainbeste hilabetetan enpresaren etorkizunaz hain kezkatuta egon ondoren” .
Sestaoko agintari gorenak hitz hauekin erantzun dio gaur goizean hainbat komunikabidetan argitaratutako albisteari. Berriaren arabera La Navalen 135 metro luzerako eta 1700 bidaiari hartzeko ferry-a eraikiko du. Lan kontratu honen bidez bermatuta egongo da hurrengo bi urteetarako lana.
Bergarak gogora ekarri du Sestaon azken aldi honetan pairatu den “sufrimendua”, bereziki azken itsasontzia amaitu eta entregatu zenetik, lantegia hutsik geratu baitzen. ”Azken hilabeteotan oso gogorrak eta konplexuak izan dira sektoreari buruz entzun eta irakurri ditugun albisteak, bereziki langileentzat, enplegu-erregulazio espedienteak bata bestearen ondoren lotu izan dituztelako. Horregatik, eskaera horren albistea berri ona da herri osoarentzat, ostalarientzat, eta espero dezagun ontziolarentzat ere bide berria hastea suposatzea” ezarri du alkateak.
Bere hitz egitean TESO enpresari eskertu dio La Navalengan jarri duten konfiantza. Bere esanetan, eskaera honek erakusten du ontziolak “lehiakortasuna, apustu teknologikoa eta lan ona” eskaintzen dituela “ez baitugu ahaztu behar Sestaoko ontziolak 100 urtetik gorako historia duela eta aldi horretan 340 itsasontzi eraiki dituela”.
Josu Bergarak modu berezi batez gogoratu nahi izan ditu langileak eta beren familiak, hainbatetan Sestaoko Udalaren eta bere ordezkari politikoen babesarekin Ezkerraldeko kaleak zeharkatu baitituzte lan karga berriak eskatzeko. “Langileriak denbora luzea darama sufritzen, eta gaur pozik egongo da. Benetan pozten naiz horiengatik guztiengatik. Espero dudan gauza bakarra da egoera hau berriz ez errepikatzea. Nire desioa da gure ontziola berrindartzea eta bere lan jarduera finkatzea. Horixe da guk nahi duguna” gaineratu du.
Era berean, La Naval ontziolaren “ahalegina eta lan ona” eskertu ditu kontratua ixtea lortu duelako, eta epe laburrean eskari berriak iragartzeko desioa adierazi du.
Josu Bergarak amaitzeko esan du Sestaok gaur egun bizi dituen momentu konplikatuen gainetik ere “ berrindustrializazioaren alde apustu sendoa egiten duen udalerria” dela. “Gutxi barru Vicinay Sestaok kate lantegi berria inauguratuko du eta “tax lease” delakoaren inguruko gatazka behin konponduta, La Naval-en jarduera finkatzea espero dugu”. Helburu honen barruan ere “altzairugintza industria ere bultzatu beharko litzateke, Sestao Bai industrialdean enpresa berriak ezartzen laguntzea eta Ibarzaharra industrialdea eraikitzen amaitzea”.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29