LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/03/06

Lehendakariak hazkunde iraunkorrerako eta giza garapenerako Euskadi 2020 proiektua defendatu du

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu Lehendakariak euskadi 2020 proiektua

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakariak «herrialdea eraldatzeko» Euskadi 2020 proiektuaren hiru ardatz nagusiak azaldu ditu gaur goizean DeustoForumen. Zutabe horietan lehena hazkunde iraunkorra da, «susperraldiaren motorra», eta Enplegu eta Suspertzearen aldeko Esparru Programa nabarmentzen da horretan. Programa horretara 6.400 milioi euro bideratuko dira hiru urtean 32.000 enplegu sortzeko. Eusko Jaurlaritzak Finantza Institutua proposatzen du enpresen finantzaketa-arazoari irtenbidea emateko, hark abalak eman diezazkien enpresa-proiektuei. 

Hazkundearekin batera, giza garapena da bigarren ardatza Urkullurentzat, gizarte-prestazioak bermatzea, alegia. Horretaz gain, Bakea eta Bizikidetza sendotzeko une historiko bat bizi dugula adierazi du; horixe da, hain zuzen ere, Euskadi 2020 proiektuaren hirugarren jardun-ildoa, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planak finkatuta.

Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldi bat eman du Euskadi 2020: Giza garapena eta hazkunde iraunkorra izeneko konferentzian, DeustoForumek antolatuta. Lehendakariak hitzartzea eta elkar ulertzea defendatu ditu politika, gizarte eta ekonomia arloko eragile askoren aurrean, «herritarren eskariei erantzuten dien akordio nazional bat». 

Azkenik, «etorkizuneko estatus politiko berri bat lortzeko unea» ere badela adierazi du lehendakariak, «konpondu gabe dagoen auzi politiko» bati erantzuna emateko. Lehendakariaren iritziz, «autogobernuan haztea eta Europan haztea da gure etorkizuna».

*Iturria: Irekia

Emilio Olabarria Bloga