LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/03/03

Lehendakariak giza hazkunde eta garapen gizatiarra defendatu du Bilbon egin den Global Forum-ean

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu Lehendakariak giza hazkunde eta gara

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritza eta Iñigo Urkullu Lehendakaria Global Forum-ean izan dira, non Lehendakariak Europa "sozial eta lehiakorragorako" konpromiso hirukoitza planteatu duen. EAEko agintari gorenak suspertze ekonomikoa lortzeko politika pizgarriak defendatu ditu ekonomia "erreala" berrabiatzeko helburuarekin, eta begirada gazte enpleguan jarrita. Lehendakariaren esanetan, ezinbestekoa da erantzun eraginkorra lehenestea, "enpleguaren erreskateari" "bankuen erreskateari" jartzen zaion gogo berbera jarriaz. Azken honen inguruan "erreskatatuak" izan diren bankuei eskatu die "jaso duten babes publikoa" bueltatzea eta enpresei maileguak ematearen bidez ekonomia "elikatzea".

Iñigo Urkullu lehendakaria Global Forum honen buru izan da Juan Carlos Erregerekin. Bertan izan dira Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburua eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza Sailburua, erakundeetatik eta arlo ekonomikotik joan diren eragileekin batera. Hauen artean izan dira Christine Lagarde FMIko Zuzendari Gerentea eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea. Foro hau gaur goizean hasi da Bilboko Guggenheim Museoan "Egonkortasunetik Hazkundera" izenburupean.

Lehendakariak azaldu duenez Euskadik "Bakea eta Bizikidetza eraikitzeko une historikoa"bizi du, ETAk bere jarduera armatua behin betiko utzi ondoren. Bere hitzetan, horrek lagunduko dio inbertsioari,hazkundeari eta enpleguari. Urkulluk Euskadiko ekonomiaren aurkezpena egiterakoan esan du  Euskadikoa izaera industrialeko ekonomia dela, irekia, eta tradizio ekintzaile sendoarekin. Era berean azpimarratu du Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia, euskal garapen ekonomikoa tresna "funtsezkoa" den neurrian.

Emilio Olabarria Bloga