Prentsa Aretoa
2014/02/28
Lehendakariak Euskadiko eta Espainiako gobernuen arteko adostasuna eskatu du ETAren amaiera ordenatua lortzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez bakea finkatzeko eta bizikidetzarako urratsak emateko "aukera historiko baten aurrean aurkitzen gara", eta hori lortzeko estatu politika bat gauzatzea eskatu du. Urkulluk azaldu duenez planteatzen duena ez da ETAri inolako konpentsazio edo kontra-prestaziorik ematea,baizik eta " bakea bakearen truke eta bizikidetzarako "politika aurrera eramateko. Helburu horrekin, Lehendakariak Espainiako eta Euskadiko gobernuen arteko akordioa eskatu du ETAren amaiera ordenatua lortzeko, desarme "osoko, ordenatu eta egiaztagarriarekin" amaitzeko eta disoluziora arte egin den kaltea aitortzearekin etorriko dena.
Urkullu lehendakariari elkarrizketa egin diote gaur goizean Ser irratiko "Hoy por hoy" saioan. Urkulluk azpimarratu du armategiaren zati bat borondatez eman dutela. Aurrera pausua egin den arren Lehendakariak esan du "urrats txikia" izan dela "ez da nahikoa, eta gehiago eman behar dira osoko desarmera iristeko". Talde terroristaren iragarpenak eragin dituen erantzunen inguruan, Urkulluk uste du "ezberdintasunak" daudela erantzunetan eta Rajoyrena "azkoz ere neurtuagoa" izan dela. Lehendakariak uste du horrek balio dezakeela exekutibo bien arteko lankidetza bideratzeko.
Elkarrekin lan egitea eta ETArekin hitz egitea "bakerako eta bizikidetzarako" baldin bada. Lehendakaria aukera horren aldeko agertu da "gobernu demokratiko guztiek ETArekin hiltzen zuen bitartean elkarrizketa zuzeneko edo zeharkakoa mantendu badute, zergatik ezin izango da orain, 2014 urtean, ETAk erratutako bide hori desegiteko borondatea adierazi duenean?"
Moody´s kalifikazio agentziak Euskal Autonomi Erkidegoaren kalifikazioa igo du, beste gauza batzuen artean, erregimen fiskala kontuan hartu duelako. Lehendakariak azaldu du fiskalitatearen kudeaketa "Espainiar Konstituzioak aurreikusten eta babesten dituen eskubide historikoetan oinarrituta dagoela". Zergen diru-bilketaren "arriskuaren onarpenean" eta estatuak Euskal Autonomi Erkidegoan dituen eskumenengatik ordaindu behar duen kupoan oinarrituta dagoen eredua.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29