LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/01/30

Bruselak kontrolak gogortuko ditu euskal "Y" trenbidearena moduko atzerapenak saihesteko

rss Ezagutzera eman

Europar Batzordeak EBko 1315/2013 Erregelamenduko (Europa zeharkatzen duten Garraio sareak) 45. artikuluan aurreikusten den koordinatzailea izendatuko du laster. Koordinatzaile hori arduratuko da Europar Batasuneko korridore guztietan egiten ari diren inbertsioen martxa gainbegiratzeaz. Figura horrek foro bereziak zuzenduko ditu urtea bukatu baino lehen egin beharreko egitasmoak eta korridore bakoitzerako aurreikusita dauden funts aurreikuspenak eta finantzaketa zehaztuko dituen lan egitasmoa egiteko. Neurri honek estatu kideak derrigortuko ditu konpromisoak eta inbertsio planak zehaztera , euskal "Y" trenbidearen kasuan orain arte ezinezko izan dena.

Garraio gaietarako europar komisario Siim Kallas estoniarrak informazio hori azaldu du Izaskun Bilbao Barandicari helarazitako erantzunean. Eurodiputatu jeltzaleak egin zuen galderan eskatzen zen iragan azaroaren 26an 3 eta 19 proiektuen koordinatzaileak Europar Parlamentuan emaniko datuen azalpen gehiago ematea, europar finantzaketa jaso duten lan hauen betepenean atzerapenak saihesteko. Izaskun Bilbaok bilera hartan egin zituen galderen helburua zen "Aurrekontuetan islatzea Europa zeharkatzen duten garraio sareei buruzko agirian adierazitako lehentasunak". Horregatik eta Legebiltzar Batzordean emaniko informazioen ondoren, Garraio Komisarioari galdetu zitzaion Batasuneko gobernuak koordinazio hau hobetzeko eta estatuko inbertsioak Europa zeharkatzen duten sareetarako aurreikusitakoekin bateratzeko hartuko dituen neurriez.

Emilio Olabarria Bloga