LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/01/07

Ortuzar: “Espainiak separatismoaren mamua erabiltzen du bere Estatu ereduaren krisia ez konpontzeko"

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar Onda Vasca

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaurkoan azpimarratu du "anakronikoak" direla Espainiako Pazko Militarra moduko ekitaldiak, "frac horiekin eta ekitaldiari eman nahi dioten solemnitate faltsu horrekin, anakronismo horrek berorrek eramaten ditu espainolek, eta ez euskaldunek edo catalunyarrek egin beharko luketen debatea behar den lasaitasun, zorroztasun eta demokraziaz ezin egitera, hau da, beraiek nahi duten estatua erabakitzea. 78ko Konstituzioak VIII. Tituluan indar armatuei ematen die espainiar nazioaren batasuna bermatzeko ardura, eta hori krisian dago, horrek ez ditu gainditu ez kudeaketa lan txarra ezta bizi izan dugun krisi ekonomikoa ere Onda Vasca irratiko "Euskadi Hoy" irratsaioan eskaini duen elkarrizketan, Ortuzarrek azaldu du Espainiar Estatuko arduradun politiko eta instituzionalek estatu horrekin "zerbait egin behar dutela". "Alderantziz, kanpoan bilatzen dute beti etsaia, eta separatismoaren mamua ateratzen dute eskuartean dutena ez konpontzeko, hau da, beraien ardurakoa dena". Ortuzarri galdetu diote Juan Carlos Borbon Espainiako Erregek Pazko Militarrean bere diskurtsoa irakurtzeko orduan erakutsi dituen arazoez. "Irudi hori ikustean gogoeta bat bururatu zait: garrantzitsua da bakoitzak dagoen tokian egoten jakitea, baina oso garrantzitsua da garaiz joaten jakitea" izan da bere erantzuna.

Estatus Berriari buruzko Ponentziaren inguruan, Ortuzarrek baieztatu du EAJk erakutsi duela "elkarrizketarako  jarrera" eta  gainerakoak "eragozpenak jartzen ari direla"; "jende guztiak daki prozesu hau oso garrantzitsua izango dela eta hasieratik kudeatu behar dela. Alderdiok esertzen garenerako, gaur entzuten ari garen diskurtso harroputz eta hutsalak amaitzea espero dut. Eta bakoitzak egin dezala egin dugun ibilbidearen eta aurkitu ditugun azterketen analisia. Nire ustez PSE-EE alderdiak Eusko Jaurlaritzan egon ondoren ezin du lehenago zuen jarrera bera izan, autogobernua zapaldua zela ikusi baitute, beraiek Lehendakaritzan zeuden bitartean. Ikusten zen Estatuko botereak, Auzitegi Konstituzionala besteak beste, euskal autogobernuan hartutako erabakien kontra ari zirela Jaurlaritzan abertzale arriskutsuak zeuden bitartean, baina  Euskadin ustez konstituzionalistak izan diren gobernuak egon direnean, lehenago jasotzen genituenak bezain eraso gogorrak jasotzen genituen. Eta PP alderdiak ezin du eztabaida honetatik ihes egin,bere alderdiak gobernatzen dituen autonomi erkidegoetan estatutuetako erreformak egin dituztenean, inor horregatik harritu ez delarik".

EBBko presidenteak baieztatu du berak ez dakiela ETAk epe laburrean desarmearen hasiera iragartzeko adierazpenik egingo ote duen, baina bai esan du azken egunotan presoen alorrean eman diren "urratsak" "norabide zuzenean doazela" eta "hori aitortu eta ospatu" beharra dagoela. Bere esanetan prozesua bertan behera zegoen eta blokeo hori apurtzeko "alde bakarreko urratsak behar ziren eta ematen hasi dira, guk nahiko genukeen baino astiroago agian, baina garrantzitsuena da norabide zuzenean daudela". Ortuzarrek uste dut ETAko presoek ekimen batzuk hasi beharko dituztela "Nanclares bidearen antzekoak", lehenago bide hori "demonizatu" duten arren. Seguruenik une honetako "bide" bilakatu beharko dute. Beharra bertute bihurtuko da, baina garrantzitsuena da prozesuak aurrera egitea eta gauzak gertatzea".

Jeltzaleen buruak uste du PP alderdia "aldaketa hauek zerbait positibotzat jo beharrean eta mugitzeko aukerak ematen dituen zerbait dela ulertu beharrean, eskandalu faltsuak sortarazten ari da , polemika artifizialak dira hauek atzean geratzeko, ezkutatzeko, bere inmobilismoa mozorrotzeko eta egiten ari dena egiten jarraitzeko. Eta ez dakit zenbat denbora emango duen polemika artifizialak sortzeko bidean. Gobernuak eta PP alderdiak irakurketa globala egin behar dute. Duela bost urte prozesu hau orain doan bidetik joango zela esan baligute, baikorrenek ere, haien artean ni neu, ez genukeen esango horrela gertatuko zenik". Gauzak horrela, Ortuzarrek uste du PPk eta Gobernu Zentralak "aitortu" behar dutela "Euskadin inguruabar berria eman dela eta ezker abertzalearen politikan eta ETAren erabakietan aldaketa argia eman dela; eta orain horren arabera jardun behar dutela, garrantzitsuena baita gatazkaren ondorioak konpontzea, hau da, terrorismoak iraun duen 50 urteek utzi dituzten ondorioak konpontzea".

Emilio Olabarria Bloga