LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/12/19

Lopez exekutiboaren Administrazioan langileak kontratatzeko “arinkeria” kritikatu du EAJ-PNVk

Leire Corrales EAJ-PNVko legebiltzarkideak Patxi Lopez kritikatu egin du administrazioaren langileak kontratatzeko orduan, hautatze-prozesurik gabe egin zuelako; eta, halaber, gobernuak eta bere gain zeuden erakunde publikoek eman zituzten diru-laguntzagatik Lehendakaria izan zenean.

rss Ezagutzera eman
Lopez exekutiboaren Administrazioan langileak kontratatzeko “arinkeria” kritikatu du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarkide jeltzaleak Euskadiko Administrazioaren erakundeen eta elkarteen ikuskatzearen txostenen zentsura babestu du –Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2019 eta 2010 urteetan egindako txostenak-. Horiek asteazken honetan aurkeztu dute Legebiltzarrean.

Corralesek kritikatu egin ditu sozialisten legealdiaren hasieran Lopezek adierazi zituen ‘nahiak’ “kristalezko poltsikoak kudeatzeagatik, nahiak baino ez” zirelako izan, langileen kontratazioetan “irregulartasunen eta ez betetzeen” gehitzeak adierazten duen bezala. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2009 eta 2010 urteetako txostenek adierazi dute nahierara egindako kontratazioak bikoiztu egin zirela, hautatze-prozesurik egin gabe.

EAJko legebiltzarkideak esan du PSEren gobernuak aldarrikatzen zuen “Jaurlaritza Irekia” bakar-bakarrik batzuentzat irekia zela, kontratazio egiterakoan arinkeriari dagokionez. Corralesek adierazi du Urkullu lehendakaria, aldiz, “hitzetatik ekintzetara” pasatu dela, Jaurlaritzaren eta erakunde publikoen egitura murriztuz.

Emilio Olabarria Bloga