Prentsa Aretoa
2013/09/27
EAJ-PNV udal taldeak udal Gazteleku gisa herriguneko areto bat egokitzea eskatu dio udal goberno taldeari
gure taldeak mozio bat aurkeztu du. Astelehenean, hilak 30, ospatuko den osoko bilkuran hitz egingo dute honi buruz.
Laudioar gazteei bideratutako kultur-, ludiko-, prestakuntza- eta aisialdi eskaintza areagotzeko eskaintza andana egin dizkiote herritarrek Udalari.
Talde jeltzaleak ekarritako egitasmoaren adin-esparrua zabala da, aurre adoleszentzian hasi eta 35 urte bitartekoa eta kolektibo honek, adinari so eginda, gustu kultural, musikal eta zaletasun desberdinak ditu eta Laudioko Udalak eskaera honi erabateko erantzun eraginkor eta globala eskaini beharko lioke.
Laudioko EAJ-PNV udal taldeak, herritarren eskaera honi so egin eta aurreko honetan aipatutakoari jarraiki, honako hau aurkezten du Osoko Bilkuran eztabaida dadin:
Udal Gobernuari eskatzea, Gazteria Sailaren esparruan, herri-gunean eskuragarri diren aretotako bat egokitu dadineko proiektu bat aurreikusten duen zirriborro edo proposamen tekniko bat landu eta aurkez dezala, beti ere Udala prestatzen dagoen Gazte planaren testuinguruan (Zubiko Etxea, Herriko Etxe Zaharra, Lamuza parkean kokatutako Etxe Nagusia eta gainontzeko aretoak, etab.). Egokitutako aretoa UDAL GAZTELEKUa, Ugarte auzoan kokatutako egungo aretoaren osagarri bihurtuko litzakete, eta bertan, adin desberdinetako eta, gustu eta zaletasun desberdinetako gazteak bilduko liratezke, bertako jai-, kultur- eskaintza ludiko aberatsaz gozatzeko eta prestakuntza tailer anitzez disfrutatzeko
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29