LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/12/09

Euskadiko aurrekontuek lehen urratsa gainditu dute, EH Bilduren eta UPyDren osoko zuzenketak baztertuta

“Gizarte eredu alternatiborik ez izatea” egotzi dio koalizioari Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman
Euskadiko aurrekontuek lehen urratsa gainditu dute

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzak datorren urterako prestatu dituen Aurrekontuek lehen urratsa gainditu dute Legebiltzarrean. Izan ere, bertan behera gelditu dira EH Bilduk eta UPyDk aurkeztutako osoko zuzenketak. Ondorioz, EAJren aldeko bozka eta PSE-EE eta PPren abstentzioei esker aurrera jarraituko dute Kontuen negoziaketek. Aurreikuspenen arabera, hilaren 20an onartuko dira behin betiko Aurrekontuak.

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramailea, Joseba Egibar, izan da EH Bilduk aurkeztutako osoko enmendakinaren aurkako jarrera defendatu duena eta koalizioari egotzi dio “gizarte eredu alternatiborik ez izatea”. EH Bilduk gobernatzen dituen erakundeetan defendatzen duten sistema alternatibo horren “arrastorik ez dagoela” azaldu du: “Zer nahi duzuen esaten duzue, baina ez nola lortuko duzuen; ez daukazuelako egungo ereduaren oredezkorik”, ziurtatu du.

Zentzu horretan, “zuhurtzia falta” egotzi dio koalizioari diru sarreren kapituluan Kutxabanken eskutik empresa txiki, ertain eta autonomoei zuzendutako 600 milioiko partida bat proposatzeagatik. Eta Euskadik subiranotasun ekonomiko handiagoa izan beharko lukeela entzun ondoren, EH Bilduri gogoratu dio “mugak berberak direla guztiontzat”, baita Gipuzkoako Aldundiarentzat ere, “muga horiek osotasunean onartu dituen erakundearentzat, alegia”.

UPyDk aurkeztutako osoko enmendakinaren aurka, berriz, Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak egin du. “Maneiro jauna, gustatu ala ez, herritarrengan pentsatu eta ongizatea mantentzeko dago Gobernua eta, helburu horrekin, Aurrekontuen %70 Osasuna, Hezkuntza eta gizarte zerbitzuetara zuzenduko du Jaurlaritzak datorren urtean”, azaldu du.

Emilio Olabarria Bloga