Prentsa Aretoa
2013/11/30
Xabier Agirrek PPri exijitu dio suspertze ekonomikoaren eta enpleguaren alde egin eta euskara errespeta dezan
Araba Buru Batzarreko presidente Xabier Agirrek gaur goizean Javier de Andrés Arabako Foru Ahaldun nagusiari eta Arabako Alderdi Popularrari exijitu die “enpleguaren aldeko eta Arabako suspertze ekonomikoaren aldeko apustua egitea” eta euskara errespetatzea Arabako 2014 urterako Aurrekontuen behin betiko idazkuntzan, bestela “ez dute EAJ-PNVren babesa jasoko”. Kuartangoko Zuazon ospatu den Añanako Alderdikide Egunean argi utzi nahi izan du EAJ.-PNVk ez dituela “De Andresek aurkeztutakoak bezalako aurrekontuak onartuko, hau da, enplegu planik gabe eta krisitik irteteko estrategiarik gabe. Ezin ditugu onartu langabeziaren odolustea geldiarazteko helburua ez duten aurrekontuak. Ezin ditugu onartu enplegua sortzeko eta suspertze ekonomikoa bultzatzeko oraingo aurrekontuan baino diru gutxiago jartzen duten aurrekontuak. Hor ez gaituzte aurkituko ez PPk ezta De Andrés jaunak ere. Enpleguaren eta Arabako suspertze ekonomikoaren aldeko apustu irmoa egin ezean, ez dute EAJ-PNVren laguntasuna izango”.
Agirrek Arabako PPri eta oraingo Foru Gobernuari gogoratu die krisitik irtetea eta enplegua sortzea direla gaur “ EAJren lehentasunak” eta “Eusko Jaurlaritzaren ekimenak horixe egiaztatzen duela” , “Baina horrek ez du esan nahi gainerako guztiak berdin digunik. Guztiz alderantziz. Ezin dugun onartu krisia dena suntsitzeko aitzaki bihurtzea: ez gure zerbitzu sozialak, ez gure osasuna edo gure hezkuntza ,ezta kultura ere. Krisian edo krisirik gabe arabarrak garelako, euskal hiritarrak garelako. Gure duintasuna daukagu. Eta euskara da gure hizkuntza. Ez dugu onartuko PPk euskarari baliabideak kentzea, aurrekontu egitasmo horrekin nahi den bezala”. Agirrek salatu duenez PPk aurkeztu duen aurrekontu egitasmoak %25eko murrizketa aplikatzen die euskara laguntzeko eta sustatzeko politikei. PPK euskarari nondik kentzen dion? Leku guztietatik. Gustura geratu dira: euskara mintegiei kendu zaie, euskara erabiltzeko eta sentiberatzeko egitasmoari; Euskaltzaindiari, Eusko Ikaskuntzari, Bertsolarien elkarteari, Araba Euskaraz erakundeari.... denei. Hau ez da murrizketa bat. Murrizketa baino, mendeku itxura hartzen zaio. Eta hori ere ez dugu onartuko” baieztatu du.
Arabako burukideak azpimarratu du Euzko Alderdi Jeltzalea izan dela beti “Arabako benetako motorea”. “Beti izan da, gobernuan egon denean zein oposizioan egon denean, orain bezala, nahiz eta oposizioan egoteko gero eta denbora laburragoa geratzen zaigun”. Agirreren aburuz oposiziotik ere herrigintza egin daiteke. “Horregatik, gaur eta hemen nire konpromisoa berretsi nahi dut Arabak 2014 urterako aurrekontua izan dezan. Krisi une hauetan bereziki garrantzitsua baita gure erakundeek krisiaren tunel luze eta ilunetik irteteko behar dituzten aurrekontuak izatea” esan du Agirrek, babes hori suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzera eta beste alde batetik euskara eta kultura bultzatzeko politiketara baldintzatu duelarik.
“Javier de Andrések bizkarra eman dio Arabari”
Ekitaldian izan da Ramiro González Arabako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramailea. Gonzalezek salatu egin duenez “ gure alkateen esfortzuak, ideiek eta lanak talka egin dute Aldundiaren harresiaren kontra. Foru gobernuaren gelditasunaren harresiaren kontra. Argi eta ozen esan behar da: Javier de Andrés eta Alderdi Popularrak bizkarra eman diote Arabari”. Gonzalezen esanetan “Foronda suntsitzen ari dira, Arasur ahaztu dute, Abiadura handiko lanak atzeratzen ari dira eta arabar udalei beren finantzaketa zati garrantzitsua kendu nahi diete”.
Batzarkideak zuzenean hitz egin dio Javier de Andrési eta bere aurrekontu egitasmoan aldaketak onartzeko deia egin dio . “Badakizu zeintzuk diren Euzko Alderdi Jeltzalearen proposamen eta lehentasunak. Ez zaitez ezkutatu, eser zaitez, negozia ezazu eta Arabaren alde egin ezazu, arabar emakume eta gizonen alde. Inoiz baino gehiago, Arabak egonkortasuna behar duelako, akordioak behar dituelako. Baina akordioetara heltzea ez da inposatzea. Euzko Alderdi Jeltzalearekin akordioa nahi baduzu onartu beharko duzu aurrekontu egitasmoa aldatu ahal eta behar dela”.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/11/26
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29