Prentsa Aretoa
2013/11/23
EAJ-PNV Joseba Goikoetxeari Bilbon egin zaion omenaldian
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean izan da gaur goizean Joseba Goikoetxearen senide eta lagunek Campo Volantinen eta Isozaki Atean egin duten omenaldian, ETAk frankismoaren kontrako aktibista,EAJko alderdikide historiko eta Ertzaintzako sarjentu nagusia zena hil zuen atentatuaren 20. urteurrenean.
Andoni Ortuzarrek bertan azpimarratu duenez Josebarentzat "gauza handia zen Abertzalea eta EAJko alderdikidea izatea, bere pasiorik handienetakoa, bizitza ulertzeko modua. Seguruenik, hil behar zela erabaki zuenak ere horregatik erail zuen.Eta, horrez gain, Ertzaina zelako. Euskadin bortxakeriak iraun dituen urte hauetan guztietan obsesio bat izan dugu,erailketa bakoitzaren zergatia jakiteko, eta biktimak alde batean edo bestean jartzeko.Gaur esan behar dugu hori hutsegitea izan dela,eta gainditu eta zuzendu beharra dugula. Josebari ez zitzaizkion bandoak gustatzen, ez zerbitzari publikoa izan aurretik ezta ertzaina zenean ere".
Ortuzarrek azaldu duenez Ertzaintzako Sarjentu nagusi eta EAJ-PNVren alderdikide historikoaren pasioa "Herri hau zen, hemengo jendea eta bere askatasuna. Carabanchelen- antifrankista izateagatik- espetxeratua izan zenean eta ertzaintzako plaka hartu zuenean gure arteko ordena bermatzeko. Indarkeriaren, indarkeria guztien madarikazioak euskaldunak jazarri gaitu gure historia hurbilean. Eta, sorburutik edo defendatzerik ez dagoen ekimenetik harago, zauri kontaezinak utzi dizkigu, batzuk daude sendatuta eta beste batzuk orbandu gabe oraindik. Min hori arintzen ikasi beharko dugu euskal hiritarren belaunaldi berriak askatasunean eta bakean haz daitezen".
Beste alde batetik, Joseba Goikoetxearen alargunak bertaratu guztiei bere esker ona adierazi nahi izan die hain egun esanguratsuan familiaren ondoan egon direlako "Biktimentzat momentu lasaiak bizi ditugu orain. Gure Euskadiren aldeko lana egiten jarraitu behar dugu" adierazi du Roderok.
Leire Goikoetxea Rodero, Joseba eta Rosaren alabak hitz egin du orain arte hitz egin duen lehen ekitaldi publikoan "benetan nahiko nukeen aita ezagutzea. Gogoko dut amari eta lagunei aitaren istorio eta kontakizunak entzutea".
Omenaldian parte hartu dute indarkeriaren beste biktima batzuek. Hauen artean egon dira Edurne Brouard, Cristina Sagarzazu, Josu Muguruzaren senideak,Lasa eta Zabalaren senideak eta Txema Agirre ertzainaren arreba.
Bertan bildu dira Juan Jose Ibarretxe eta Jose Antonio Ardanza Lehendakariak; Juan Mari Atutxa Herrizaingo Sailburu ohia; Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente andrea, Jose Luis Bilbao Foru Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria Lehendakaritzako Diputatua, Pilar Ardanza, Irene Pardo, Josu Madariaga, Josune Ariztondo eta José María Iruarrizaga foru diputatuak; horrez gain Itxaso Atutxa, Xabier Agirre, Pilar García de Salazar, Nekane Alonso, Koldo Mediavilla, Joseba Aurrekoetxea, Iñaki Goikoetxeta, Aitor Olaizola, Jon Andoni Atutxa, Juan Felix Naberan, Gotzon Bilbao, Aitor Esteban, Isabel Sanchez Robles, Markel Olano, Eneko Goia, Amaia del Campo,Joseba Zubia, Karmelo Intxausti, Ricardo Ansotegi eta Josu Bergara izan dira besteak beste bertan egon diren ordezkari jeltzaleak.
Beste talde politikoetako ordezkariak ere izan dira elkarretaratzean. Omenaldian izan dira Laura Mintegi Eusko Legebiltzarrean EH Bilduko bozeramailea, Eusko Alkartasunaren ordezkaritza osatu dute Peio Urizar presidenteak eta Rafa Larreinak eta Joseba Agirrezabalak; PSE-EEren alderditik Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburu ohia eta Joseba Markaida izan dira. Horrez gain Carmen Gisasola eta Andoni Alza ETAko preso ohiak ere izan dira ekitaldian.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29