Prentsa Aretoa
2013/11/21
Europar parlamentuan euskararen sustapenaren arrakasta azaldu dute
Euskararen munduko eragile eta agintariek osatutako ordezkaritza taldea izan da gaur Europar Parlamentuan. EAEren ordezkari izan da Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako Sailburuordea, Nafarroatik joan da Euskal Kultur Elkargoko kide Xabier Epalza eta Iparraldeko ordezkari izan da Allande Boutin Euskara Aholku Batzordeko kidea. Beraiekin batera egon da Andrés Urrutia Euskaltzaindiko presidentea eta Sarles Videgain-Castet presidente ordea. Euskal Herrietako ordezkariek aurkeztu dute Europan euskara biziberritzeko eta hizkuntza gutxitu baten hiztun kopurua handitzeko egin den lanaren arrakasta. Agerraldian, esandako hiru herrialde esparruetako politikak eta emaitzak alderatu dira, eta hizlariek ondorio modura ezarri dute legezko babesa,hiritarren atxikipena eta hizkuntza politika konpromisoduna oinarrizko faktore direla desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen biziraupena bermatzeko. Euzkadi Buru Batzarreko burukide eta euskara arduradun Lorea Bilbaok topaketan parte hartu du EAJ-PNVk herrialde guztietan euskara sustatzeko ekimenarekin duen konpromisoa berresteko.
Agerraldia Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak antolatua izan da. Euskal herrialdeetako lau ordezkariok europar parlamentuaren barruan gutxiengo tradizionalen eta hizkuntza gutxituen intertaldean aurkeztu dira, lan talde honek nazionalitate eta hizkuntz gutxituen hiztunen eskubideak lotzeko ekimen bateratuak planteatzeko egiten dituen bileren markoan. Izan ere, nazionalitate eta hizkuntza gutxitu hauek dira Europar kontinenteko biztanle guztien laurdena.
Aldi berean,agerraldian argi eta garbi ikusi dira europar parlamentua desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen babesari buruz egin den txostenean EAJk eginiko zuzenketak sartzera eraman zuten arrazoiak. Zuzenketa horietan proposatzen zen desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza jotzea berezko herrialdean galtzeko arriskutan dauden hizkuntzak. Euskera da egoera horretan dagoen hizkuntza, bere herrialde zati batean galtzeko arriskuan dagoelako . Euskara egoera horretan aurkitzen da azken hiru hamarkada hauetan EAEn hazkunde handia bizi izan duen arren. Horren aurrean, Nafarroan euskararen hazkundea gelditu egin da, eta Iparraldean atzerakada beldurgarria bizi izan du. Entzuleek euskal ordezkarien hitzaldien bidez jakin dute lehenago aipatutako faktoreek, hau da, babes legalak, laguntzeko politikek eta gizartearen babesak, euskara herrialde batzuetan euskal hizkuntzaren aurrerakada eragin dutela, eta beren gabeziak beste herrialde batzuetan gelditzea eta atzera egitea ekarri duela.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29