Prentsa Aretoa
2013/10/17
Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
1987ko urriaren 17an, 100.000tik gora lagun Trocadero enparantzan elkartu ziren Parisen, pobreziaren , gosearen eta bortxakeriaren biktimak omentzeko eta Giza Eskubideen aldeko adierazpena egiteko. Elkarretaratzea Joseph Wresinski frantziar apaizak deitu zuen, Laugarren Mundua Giza Eskubideen aldeko Mugimenduaren(Aide a Toute Détresse Quart Monde) sortzaileak . Bost urte geroago, 1992 urtean, Nazio Batuen erakundeak (NBE-ONU) urriaren 17a aukeratu zuen Pobrezia errotik ezabatzeko nazioarteko eguna ospatzeko.
Gaur, 2013ko urriaren 17an, manifestaldi hartatik 26 urte igaro direlarik, pobreziak eta goseak bizirik diraute oraindik gure lur planetan: hemisferio bietan, bost kontinenteetan, herrialde guztietan, gure hiri eta auzoetan, gure kaleetan. Milioika pertsonen egoera hau jasanezina eta onartezina da. Laburbilduz esan genezake aldi honetan guztian ezer gutxi aurreratu dugula, baina hori ere ez litzateke egia izango. Are gutxiago gure Herrian, Euskadin. Urte asko igaro dira euskal gizarteak arazo guztiak konpontzeko lehen urratsa eman zuenetik,ezer baino lehenago,arazo bat dagoela onartu behar delako. Euskadin pobrezia sufritzen dugu oraindik,baina sare sozial,zibil ,politiko eta instituzionala sortzeko gai izan gara, arazo hori irmotasunez borrokatzeko, hainbatetan borroka horren garaile izanik.
Egun, Euskadin, pertsona guztiei bermatzen zaizkie beren eskubide sozialak: pertsona guztiak eta eskubide guztiak.Euskadi da gaur da pobreziaren eta berdintasunik ezaren kontrako borrokaren eredu . Zentzu berean, irla ere bada garapenerako lankidetza alorrean, gure ahalmenen barruan urruneko pobrezia borrokatzeko lana egiteko tresna delako..
Pobrezia pertsonek sufritzen dute, familiek. Aurpegia dute.Eta, aurpegi hori une oro ari da aldatzen. Duela urte batzuk giza bazterketa egoerak beti saihestuko zituztela pentsatzen genukeen giza taldeak, adin ertaineko eta gizarte maila ertaineko bikoteak, formakuntza akademikoarekin ere, pobreziaren ataria den langabezian erori dira.Ekonomia egoera onean zegoenean beren lan, esfortzu eta gaitasunaren bidez gure herriaren aurrerapen bidean laguntzera etorri ziren etorkinek gaur osatzen dute giza talde zigortuena, berdintasunik ezaren katearen kate-mailarik ahulena direlako. Txirotasunak umeen aurpegia ere badu gaur egun, gertakari lazgarri hori gure kaleetan ez ezik, familia txiro eta baztertuen baitan ematen den pobrezian ere islatzen delako.
Pobreziaren kontra egingo den esfortzu orok merezi du bide horretan eginiko ahalegina. Eta EAJ-PNVk jakin badaki zertaz ari den. Iragan aldetik orain aldera eginiko bidea da horren erakusle. Pobrezia ez da harro sentitzeko zerbait, baina EAJ-PNV dago, besteak beste, inoiz ezagutu iren aurrekonturik sozialenak aplikatzen diren erakundeetako gobernuan, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru aldundia,alegia. Gure inguruko herrialde eta erkidegoetan aplikatzen diren murrizketen aurrean, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, EAJ-PNVk gobernatutako udal eta erakundeak bezala, pobreziaren kontrako borrokaren abangoardian ari dira jo ta ke lanean.
Gure ahalegina irmoa den arren, pobreziak gaur egun modu batean edo bestean hartzen ditu Euskadin 435.000 pertsona inguru . Gaur egun Eusko Jaurlaritzak Sarrerak Bermatzeko Errentarekin( RGI) laguntzen ditu Euskadiko 61.729 pertsona edo/eta familia , 2012ko irailean baino 6.200 gehiago. Euskadiko hainbeste herritarrek ez dute orain arte Euskal exekutiboaren gizarte laguntasuna jaso izan.Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo aurrekontuaren erdia baino gehiago, 450 milioi euro, Gizarte Ekintzara bideratzen du. DBE-RGI (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) delakoaz gain, GLL-AES (Gizarte Larrialdietarako Laguntasunak) eta EPO-PCV (Etxebizitza Prestazio Osagarria) dira gure eguneroko hiztegian sartu ditugun siglak.
Alderdi humanista den aldetik, EAJ-PNVk pertsonak izan ditu beti bere jardun politikoaren jomuga, eta berdin jarraituko du eskubide guztiak aldarrikatzen, pobreziatik kanpo bizitzeko eskubidetik hasita. EAJ-PNVk gaur, 2013ko urriaren 17an berretsi nahi du euskal gizartearekin duen konpromisoa, pertsonak ez daitezela inoiz gizarte bazterketaren zulo amaigabean erori. Xede horrekin EAJ-PNVk gizarte inbertsiorako duen politikan sakonduko du, eta horrek ez ditu soilik pobreziaren kontrako plan edo jarduerak hartuko,baizik eta baita hezkuntza eta osasuna ere, horiek elementu biak pobreziaren kontrako antidotorik onenak direlakoan.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29