LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/10/15

“Aurrekontuak onartuko ditugu Arabako beharrizanei erantzuten badiete"

Ramiro González Arabako EAJ-PNVren Batzarkide Taldearen bozeramaileak gaurkoan azaldu du bere alderdiak 2014ko Foru Aurrekontuei buruz mantentzen duen jarrera . Bere hitzetan "Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularrarekin adostu dugun akordioak ez du berez aurrekontuen gaineko akordioa suposatzen".

rss Ezagutzera eman
“Aurrekontuak onartuko ditugu Arabako beharrizanei erantzuten badiete

ARGAZKIA JAITSI

 “Araban aurrekontuak negoziatzeko prest gaude, baina De Andresekin kontuak adostuko ditugu, kontu horiek gure herrialdeko egiazko beharrizanei erantzuten badiete. Kontu arduratsuak, arabar emakume eta gizonak edozein akordioren erdigunean egon daitezen. Aurreko urteetan bezala Alderdi Popularrak bere kontuak inposatu nahi baditu, ez dute Euzko Alderdi Jeltzalearen oniritzia jasoko" argitu du bozeramaile jeltzaleak.

Gonzalezek berak azaldu duenez ezinbestekoa da negoziaketa  eta EAJ-PNVren lehentasuna izango da Araban enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea. Negoziaketaren oinarrian hiru ardatz nagusi izango dira: Arabaren garapen logistikoa,enplegua sortzea eta udal finantzaketaren hobekuntza.

Emilio Olabarria Bloga