LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/07/02

FRACKING-A LAUDION

rss Ezagutzera eman
FRACKING-A LAUDION

ARGAZKIA JAITSI

Frackinga edo frakturazio hidraulikoa, konbentzionala ez den gasa ateratzeko teknika da. Garau oso meheak dituzten zenbait harkaitzetako poro edo pitzaduratan eta hidrokarburoen poltsa handietara heltzeko aukerarik ez duen metatutako gas metanoa deritzogu konbentzionala ez den gasari. Hedabideen bidez ezagunak ditugun horiek dira gas hauek. 

Moderno samarra den teknika honekin, ura, hondarra eta gehigarri kimikoak injektatzen dira, harkaitzak puztu, poroak hautsi eta zulatutako putzutik gasa igotzen da. 

AEBetan asko erabiltzen den teknika da hau baina Europan, bere erabileraren inguruan  eta eragiten dituen ingurumen inpaktuak direla eta adostasun falta dago (lur asko okupatzen du, atmosfera et aura kutsatzen ditu, etab.). 

Dirudienez, gure Herrian eta batez ere Arabar Herrialde Historikoan konbentzionala ez den gas erreserba handiak daude. 

Gure uste apalean, herrialde bakoitzeko Gobernuak bere baliabide naturalak ezagutzeko beharra du, gure Herriaren garapenerako aintzat hartu beharreko eta balio estrategikoa izan dezaketenerako gure lurraren azpian existitu daitezkeen erreserba energetikoak ezagutu behar ditu. Era berean, ustiakuntzaren ingurumen eraginak ere ebaluatu behar dira. 

EAJ-PNVren iritzia honen inguruan argia da: konbentzionala ez den gasa erauzteko fracking teknikaren eboluzioa aztertuko duen Batzorde Zientifiko independiente bat sor dadin eskatzea eta Batzorde horrek ezer esaten ez duen bitartean, behin betiko moratoria bat adieraztea baliabide horren erauztearen inguruan, hots, gasa fracking teknikaren bitartez erauzteko baimena ez ematea. 

Estatu espainiarren, AEBetan ez bezala, ondasun hauek ez dira pribatuak, hau da, Estatu jabegotasuna dute meatze- baliabideek eta meatze baliabide horiek ezagutzeko erabiltzen den formulak ikerketa baimena behar du eta ustiapen eremua Autonomia Erkidegoa baino txikiago den kasuetan, azken honetan bertako gobernuak eskaintzen du baimen hori. Iragan abenduko lehen egunetan, Eusko Jaurlaritza oraindik ere sozialisten esku zegoenean, SAIA deituriko hidrokarburoen ikerketa baimena SHESA enpresari eskaini zitzaion (Euskal Administrazioak bertan parte hartzen du). 

Baimen honetan atxikitutako ikerketa lanen herrialde eremuan aurkitzen da gure udalerria, Laudio eta noski eztabaida soziala sortu da. Eta testuinguru horretan, zenbait pertsona eta talde, ez jakintasunean oinarriturik edo asmo txarrez, frackingaren arazoa eta ikerketa lan hauek nahastu dituzte. 

Laudioarrek erabateko informazioa izan dezaten, BILDUko udal gobernuko arduradunek, euren esku dauden bide guztiak erabilita eta batez ere udal web gunearen bitartez, SHESA merkantilak Udalbatzari igorritako gutunaren edukia jakinarazi beharko lieke. Batik bat  SAIAren ikerketa baimenaren inguruan, izan ere, berari egozten bazaio, frackingaren bitartezko estimulazio lanak egiteko asmoa. 

Honela, euren burua gardentasun administratiboaren defendatzailetzat dutenek, Laudioko herritarrek gaiaren inguruan euren iritzi propioa eratzeko aukera eskainiko lukete eta noski, behin eta berriz GUZTIARI EZETZ esaten diotenak agerian utziko lituzkete, eta kasu honetan, EAJ- PNVk esan, proposatu edota baimendu EZ duen zerbait argituko litzateke. 

Emilio Olabarria Bloga