LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/06/02

Agirre: "Gure herriak jarrera eraikitzailea eskatzen digu, elkar ulertzeko izpiritua”

Xabier Agirre ABBko presidenteak "akordio zabalak" eskatu ditu esparru instituzional zein politikoan, "interes alderdikoien gainetik eginez, hiritarren interes orokorrei ekiteko". "Gure herriak jarrera eraikitzailea eskatzen digu eta elkar ulertzeko jarrera, adostasuna eskatu digu aurrera egiteko eta oraingo testuinguru ekonomikoaren larrialditik irtetzeko".

rss Ezagutzera eman
Agirre:

ARGAZKIA JAITSI

Agirrek adierazpen hauek egin ditu Barrundiako udalean (Araba)Andoni OrtuzarEBBko presidentearekin batera Ozaetako lehen ekitaldi jeltzalearen mendeurrena ospatzeko egon den ekitaldian.

Jeltzaleen buruzagiak "helburu garrantzitsuei begiratzea" eskatu die talde politik guztiei, bereziki gobernu ardurak izan zituztenei eta negoziaketaren alderdian tematuta daudenei".

Agirreren esanetan PSE eta EH Bildu "eskutik oratuta joan dira akordioak lortzearren, Gipuzkoatik ekarri duten itun antzekoa osatuz, egitasmoak eta ekimenak geldiaraztera eragin duena". "Ilegalizatuak eta ilegalizatzaileak eskutik oratuta, sarritan atzera eginez, karramarroak bezalaxe" azpimarratu du.

Emilio Olabarria Bloga