LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/03/11

EAJ-PNVk Trebiñuko udalerri biek hasitako banaketa prozesua babestuko du

EAJ-PNVren ABBk Gaztela eta Leongo Gobernuari eskatu dio trebiñuarren borondatea errespetatzea; eta, beraz, Argantzungo eta Trebiñuko Udaletxeek ireki duten bide administratiboa ez eragoztea.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Trebiñuko  udalerri biek hasitako banaketa prozesua babestuko du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarrak  berretsi berri du Argantzungo eta Trebiñuko udaletxeek hasitako banaketa prozesua babesteko duen konpromisoa.

Zentzu honetan, barrendegiko udalerri hauek biak Arabaren barruan integratzearen aldeko agertu da. Bere babes osoa emango die ireki berri den prozedura arrakastaz amai dadin .

Arabako EAJ-PNVren exekutibak bide administratibo honen garapenean zerikusia duten erakundeei eskatu die barrendegiko hiritarrek adierazitako borondatea errespetatzea eta borondate hori gauzatzea ahalbidetzea .

Araba Buru Batzarrak Gaztela -Leongo Juntari eskatu dio trebiñuarren borondatea errespeta dezala eta ez dezala eragotzi Burgosetik  banatzeko eta Araban integratzeko  prozesua. Era berean salatu du Gaztela eta Leongo gobernuak ez duela barrendegiko herritarren alde ezer egin eta urteotan zerbitzu aldetik  trebiñuarrak "umezurtz"  utzi dituela.

Emilio Olabarria Bloga