LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/02/22

Laudioko EAJk mobilizazioa babestea erabaki du

Baita ere Aiarako Euzko Gaztedik bere babesa eskaini dio Aiaraldeko plataformak Laudion otsailaren 22an, arratsaldeko 20:00etan, deitu duen manifestazio deialdiari

rss Ezagutzera eman

Gaur, hilak 22, 20:00tan, Aiaraldeak duen krisi egoerari buelta ematearren, erakundeei erantzukizuna eskatzea xede duen eta eskudaldeko hainbat erakunde, sindikatu eta talde kulturalen onespena, babesa eta bultzada dituen manifestaldiari, babesa eskani nahi dio Laudioko EAJ-PNVk.

Aiarako bailaran azaldu eta geure biztanleak egunetik egunera baldintzatzen dituzten gizarte zein lan gatazka etengabe eta anitzek, hauengan eragin izan duen egonezin egoeraz jabetzen gara.

Hori dela eta, Euzko Alderdi Jeltzaleak, Aiarak etorkizuna eta aukerak dituela sinisten du. Alegia, Aiarako bailara bada egoera hau bideratzeko gai. Bideratze hori gauza dadin, udal eta lurralde mailako, nola Eusko Jaurlaritzako giza-eragileok, geure herritarron ongizatearen alde elkarrekin lan egin behar dugu; gizarteak eskatzen dizkigun irtenbideak bilatu eta hauei itxura eman.

Emilio Olabarria Bloga