LAUDIO

Prentsa Aretoa

2013/02/14

EAJ-PNVk De Andrési exijitu dio abertzaletasunaz esandako hitzak zuzentzea

Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Javier de Andrés (PP) Arabako Ahaldun Nagusiari eskatu dio abertzaletasunaz esan zituen hitzak zuzentzea. De Andresek bere adierazpenetan esan zuen abertzaletasunak Euskadi "herri eta kultura gisa" desagertzera eramango duela. Jeltzaleen esanetan hitz hauek " arabar gehiengoa iraintzen dute" .

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk De Andrési exijitu dio abertzaletasunaz esandako hitzak zuzentzea

ARGAZKIA JAITSI

Ramiro González Jeltzaleen bozeramaileak Foru Ganberan aurkeztu duen komunikatuan esaten denez, egin diren adierazpen horiek "agerian uzten dute" De Andrések "PPren hautesleentzat soilik" gobernatzen duela, eta "azken hauteskundeotan alderdi abertzaleen aldeko botoa eman zuten arabar herritarrak mesprezatzen" dituela .

Zentzu honetan, Gonzálezek kritikatu duenez De Andrések "ez omen du ezberdintzen ahaldun nagusi gisa eta Arabako PPren idazkari nagusi gisa hitz egiten duenean". Jeltzalearen esanetan "bere hitzek kentzen diote ahaldun nagusi den aldetik dagokion balioa". Ondorioz, zuzentzea eskatu dio, bere adierazpenek "arabar gizartearen gehiengoa iraintzen baitute".

Emilio Olabarria Bloga