LAUDIO

Prentsa Aretoa

2022/06/22

Laudiok 2,5 milioi euro jasoko ditu `LEKU´ eraikitzeko: Laudioko Ekintza eta Kultur Unea

Arabako Foru Aldundiak bere ahalegina areagotu eta hasierako zenbatekoa bikoiztu egingo du. Horrela, 2 milioi euro finantzatuko ditu guztira, eta kopuru hori Eusko Jaurlaritzak iragarritako 500.000 euroei gehituko zaie

rss Ezagutzera eman
Laudiok 2,5 milioi euro jasoko ditu `LEKU´ eraikitzeko: Laudioko Ekintza eta Kultur Unea

ARGAZKIA JAITSI

Martxoan, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, 33 jarduketaz osatuta dagoen Aiaraldeko Berehalako Ekintza Planaren barruan, Antzokia eraikitzeko proiektuko 1,5 milioi euro finantzatzeko konpromisoa hartu zuten. Orain, Arabako Foru Aldundiak milioi bat euro gehiago jarriko dituela iragarri du, eta, horrela, espazio horren eraikuntzaren 2 milioi finantzatuko dituela. Aiaraldea suspertzeko proiektu estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundia nabarmen inplikatu da Laudiori eta Aiaraldea osoari zerbitzua emango dien azpiegitura horren eraikuntzan. Arabako Foru Aldundiarentzat Laudio, Arabako Lurralde Historikoko bigarren herri handiena, eta Aiarako eskualdea, zein garrantzitsuak diren erakusten duen froga da.

Laudioko Antzokiaren proiektua Eusko Jaurlaritzak Aiaraldeko Lehentasunezko Jarduketa-eremuan sartu dituen 33 proiektuetako bat da, eta hiru helburu nagusi ditu: batetik, kultura-sormena eta -sorkuntza bultzatzea; bigarrenik, gizarte- eta kultura-egitura sustatzea; eta, hirugarrenik, udalerrian eta hedaduraz lurralde osoan erreferentzia-gune bat sortzea.

Horrela, administrazio horien ahaleginari esker, Laudioko Udalak gutxienez 2,5 milioi euroko finantzaketa bermatzen du etorkizuneko Antzokiko obrak egiteko, lanetarako aurreikusitako kostuaren % 50 inguru. Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpenari esker, Udalak gastu-gaitasun handiagoa izango du udalerriarentzat garrantzitsuak diren beste obra batzuei aurre egiteko. Erakundeen arteko lankidetzaren adibide garbia da, eta lanean jarraituko dugu beste finantzaketa-iturri batzuk erakartzeko, Europa mailakoak batez ere.

Obren hasiera

Laudioko Udalak aurten bertan hasiko ditu antzokia eraikitzeko lanak. Lanak bi urtez luzatuko dira. Beraz, aurreikuspenak betetzen badira, 2024. urtearen amaieran azpiegitura laudioarren esku egongo da. Izan ere, bihar, ekainak 17, Tokiko Gobernu Batzarrak beste urrats bat ematea eta lanen kontratazioaren hasiera onartzea espero du. Oso albiste ona da iragarri ahal izatea, 20 urte baino gehiago igaro ondoren, edozein bizilagunek proiektu hau, orain bai, gauzatu egingo dela ikusi ahal izango duela.

Bestalde, udal-administrazioak lanean jarraitzen du etorkizuneko azpiegituraren marka eta izena diseinatzen. Dauden aukeren artean, gobernu-taldeak espazioari “LEKU” izena jartzea proposatu du, “Laudioko Ekintza eta Kultur Unearen” akronimoa. Gure iritziz Antzokia hitza txiki geratzen zen espazio honetarako, ez dagoelako soilik antzoki gisa pentsatuta, Laudiorako gune estrategiko gisa baizik, kulturaren zerbitzura, baina baita enpresen, gizarte-eragileen, erakundeen… zerbitzura ere. “LEKU”-ren irudia definituko duten diseinuak herritarren parte hartzearekin eta haiek bozkatuta aukeratuko dira laster.

Proiektuak, azken hamarkadetan herrian izan den garrantzitsuenetakoak, azpiegitura bat eraikitzea aurreikusten du, erabilera kulturalak, sozialak, bilerak, hitzaldiak eta abar hartzeko gaitasuna izango duen erabilera anitzeko gela barne, bai eta beste gune osagarri batzuk ere (kamerinoak, aretoak, biltegia, etab.). Ostalaritza-gune bat ere izango du, eta horren kudeaketa-ereduari obrak egitearekin batera ekingo zaio.

Emilio Olabarria Bloga