LAUDIO

Prentsa Aretoa

2022/01/20

Ander Añibarroren Gobernuak legealdiko konpromisoen %85 baino gehiago beteko ditu urte honen amaieran

2019ko Laudioko hauteskundeetan EAJ-PNVk irabazi zuenetik, urtero dokumentu bat aurkezten da jendaurrean, landuko diren funtsezko proiektuak eta garatutako ekimen guztien gauzatze-maila jasotzen dituena

rss Ezagutzera eman
Ander Añibarroren Gobernuak legealdiko konpromisoen %85 baino gehiago beteko ditu urte honen amaieran

ARGAZKIA JAITSI

Laudioko Gobernu-taldea, Ander Añibarro jeltzalea buru duela, 2022rako ibilbide-orria betetzen hasi da. Horretarako, hamabi hilabete hauetan zehar, aurtengo Plan Operatiboak jasotzen dituen bost ardatz estrategikotan aurrera egiten jarraituko du Laudioko Udalak. Horrela, funtsezko alderdietan aurrera egiteko lan egingo da, hala nola jarduera ekonomikoan eta kalitatezko enpleguan, auzoen garapen integralean, zerbitzu publikoen kalitatean, udalerriaren babes eta sustapen sozialean, edo udal-kudeaketaren kalitatean.

Hala ere, Añibarro alkateak azpimarratu du "plan operatiboak jasotzen dituen jarduerak 2022an landuko diren ekimenetako batzuk baino ez direla; izan ere, beste proiektu eta jarduera batzuk garatuko dira laudioarren eguneroko beharrei erantzuteko eta jasotzen dituzten zerbitzu publikoak hobetzeko".

   

Bost ardatzak eta haien mugarri nagusiak 2022an:

   
1. Jarduera ekonomikoa: Industria, merkataritza eta zerbitzuak

Lehen ardatz horri dagokionez, Udalak, batez ere, udalerriko ekonomia suspertzera eta enplegua hobetzera bideratutako proiektuak bultzatzen jarraituko du. Horretarako, funtsezko proiektuetako batzuk honako hauek dira: 'Laudio Berrikusi' aktibatzea, merkataritza- eta ostalaritza-sektoreari lotutako sustapenak eta udal-zerbitzuei buruzko informazioa konbinatzen dituen programa. `Laudio Glass Hub´ proiektuaren bidez, beiraren sektoreko enpresekin eta hainbat erakunderekin osatutako lantaldeetan parte hartzen jarraituko da, berrikuntza- eta talentu-espazioak abian jartzeko.


2. Landa eremuen eta auzoen garapen integrala

Bigarren ardatzak gure auzoak eta hiriguneak eta landa-guneak leheneratzea du helburu, Laudio kohesionatua, zaindua, modernoa eta mantentze egokia izango duena eraikiz. Horretarako, 2022an garatu beharreko proiektu nagusiak, auzoen garapen integraleko planei jarraipena emanez.


3. Kalitatezko zerbitzu eta espazio publikoak

Hirugarren ardatzak kalitatezko zerbitzu publikoak ematea du ardatz, udalerriaren eta bertako herritarren beharrei buruzko etengabeko hausnarketarekin.


4. Gizarte-garapen integralaren aldeko babesa eta apustua

Laugarren ardatz hau Laudioko garapen sozialari buruzkoa da, eta gizarte ireki eta inklusibo bat eraikitzea du helburu, non emakumeak, gizonak, adinekoak, haurrak eta kolektibo guztiak parte senti daitezkeen beren


5. Udal-kudeaketa adimenduna

Azkenik, bosgarren ardatza udal-kudeaketa hobetzea da; horretarako, besteak beste, honako proiektu hauek aurreikusten dira 2022rako, hala nola Enplegu Publikoaren Eskaintza berri baten deialdia eta gaur egun indarrean dagoena garatzea.

Era berean, Laudioko Hiri Agenda definitzeko partaidetza-prozesu bat jarriko da abian, epe ertainean udalerrian jarraitu beharreko estrategia identifikatzeko eta proiektuak laguntza-deialdietara aurkezteko aukera berriak identifikatzeko, Europako funtsak erakartzeari begira.

Ekintza eta proiektu horiekin, 2022. urtearen amaieran, 2019ko udal-hauteskundeetan Laudioko bizilagunekin hartutako konpromisoen %86 betetzea espero da. Konpromiso horiek guztiak 2019-2023 Legegintzaldi Planean jasota daude.

   

Kontsultatu Plan Operatibo osoa esteka honetan: https://labur.eus/zbskR



Iturria: Baliabide propioak eta Laudioko Udala

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga