LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/09/18

Urduña garaile Laudion ospatutako Euskal Herriko azken Marmitako txapelketan

rss Ezagutzera eman
Urduña garaile Laudion ospatutako Euskal Herriko azken Marmitako txapelketan

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko irailaren 18an. Iragan irailaren 17az geroztik, Urduñako Kresal txokoa, marmitakoa prestatzen duten sukaldari onenetatik onena dela adierazten duen txapela eskuratu zuen. Euskal Herriko marmitako txapelketa, Latiorroko jaien testuinguruan antolatu zen eta parte hartzaile andana Bildu zituen, laudioar auzoan (Euskal Herritik etorritako 115 parte hartzaile inguru). Marmita, saltsa, arrain salda onenak izan ziren berton eta euskaldunak sukaldari onak garelaren adierazle izan ziren guztiak ere. Urduñako sukaldariez gain, Armintzako Manzarraga txokoko marmitakoa eta Orozkoko Beti Jai elkartekoa, bigarren eta hirugarren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Laudiok zoriontze bikoitza lortu zuen. Alde batetik, berrogeigarren edizio hau bikain antolatu zutenen lan ezin hobeak zoriontzea merezi duelako, eta bestetik Laudioko Tolo jatetxeko sukaldari nagusi Manuel Santiago Perez, txapela lortu zuen taldeko kide izan zelako.

Zorionak guztioi!

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga