LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/07/19

*EAJ-PNV AURREKONTU AKORDIOA* ARRAÑOKO IRISGARRITASUN ARAZOEKIN BUKATZEKO LANAK HASI DIRA

• Udal talde jeltzaleak, auzokideek planteatutako eskaera hau, 2016 urteko eta ekitaldi honetako aurrekontu akordioan txertatu du.

rss Ezagutzera eman
*EAJ-PNV AURREKONTU AKORDIOA* ARRAÑOKO IRISGARRITASUN ARAZOEKIN BUKATZEKO LANAK HASI DIRA

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko uztailaren 19an. Udal talde jeltzaleak lortutako aurrekontu akordioa egia bihurtzen ari da eta Laudioko EAJ-PNV-k behin eta berriz herritarrekin hartutako konpromisoak egia bihur daitezen azaldutako ahaleginak bere lehen fruituak ematen ari da.

Egunero, lurzoruaren maldari aurre egin eta euren etxebizitzetara heltzeko arazoak dituzten Arrañoko auzotarren, horietako asko adin nagusikoen irisgarritasuna bermatzea, Laudioko EAJ-PNV-ren proiektu nagusietako bat da. Horregatik ekitaldi honetan egikaritu beharreko planetako bat izan behar zela azpimarratu zuen; eta zenbait oztopo gainditu ondoren, Arrañoko igogailua eraikitzeko lanak hasi dira dagoeneko.

Iragan 2016an, EAJ-PNV-k, Aceroseko Etxeak bezala ezagunak diren Arrañoko hiru eraikinetarako irisgarritasuna errazte aldera, igogailu panoramiko publiko bat eraikitzeko aurrekontu emendakina aurkezteaz gain, Eusko Jaurlaritzak  108.000 euroko diru laguntza luzatu zuen. Eta ekitaldi honetan, 2017an, jeltzaleek, obra egikaritu ahal izateko falta zen gainontzeko diru kopurua exijitu zuten. Lan nekagarrizko bi urte, jarraikortasunezko eta behingoagatik, auzotarren eskaerak entzuteko bi urte.

Agerian da, ez bakarrik Gasteizko exekutiboaren laguntzagatik, baita behin eta berriz udal talde jeltzaleak planteatutako apustuarengatik, EAJ-PNVrentzat obra hauek eragiten duten behar eta premiazkotasuna. Hamaikagarrenez, aurrekontu akordioak betetzeko ekiteak esperotako efektua izan du. Ekiteak eta Laudioren benetako kezkak eta beharrak entzuteko borondateak, herritar guztien irisgarritasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko aukera ematen duten bideak jorratzeko aukera eman du.