LAUDIO

Prentsa Aretoa

2017/06/07

Peña Altzarrateren 2017ko sariak

- Iragan ekainaren 3an, Altzarrate Peñak Kirola eta Kultura sarien bigarren edizioaren ekitaldia egin zuen. Ekitaldiak, bigarren urtez jarraian, Laudioko herriaren izen ona lau haizetara zabaldu duten gizon-emakumeei omenaldi xumea egin nahi izan zion.

rss Ezagutzera eman
Peña Altzarrateren 2017ko sariak

ARGAZKIA JAITSI

Laudion, 2017ko ekainaren 7an. Iragan ekainaren 3an, Altzarrate Peñak Kirola eta Kultura sarien bigarren edizioaren ekitaldia egin zuen. Ekitaldiak, bigarren urtez jarraian, Laudioko herriaren izen ona lau haizetara zabaldu duten gizon-emakumeei omenaldi xumea egin nahi izan zion.

 

Sariak emateko hitzorduak jende andana bildu zuen Laudioaldeko ekitaldi aretoan. Igandeko zitan, Los Arlotes-ek bere ohiko abesti sorta eskaini zuen, saridunen argazki ofiziala bukatu baino lehen. Aurtengo saridunak honako hauek izan ziren:  

 

- Ibone Sánchez Garmendia triatletari saria, urteko kirola onena gisa.

- CD Laudioko jokalari Mikel Zaballa Azkoagari saria, erregulartasunari saria.

- CD Laudioko jokalari , Brayan Stiven Garzón Cardonari saria, gol kopuru gehien sartzeagatik.

- Eladio Vicario Del Tíori saria, kirol esparruko bere ibilbideagatik, batik bat ehiza eta arrantza alorretan.

- Eta ospe handiko  Antonio Aldama Tejada margolaria, Kultura saria jaso zuena.

 

Zorion ugari hitzordu hau egia bihurtu zuten guztiei eta mila esker batik bat Laudioren izen ona kultura eta kirol munduan barreiatzeagatik!

Emilio Olabarria Bloga