LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/11/25

EAJ-PNVk Europara eraman du Trebiñuren auzia, PP eta PSOEk herrialdetasun debatearen aurrean erakutsi duten itxikeria salatzeko

rss Ezagutzera eman
eaj-pnv izaskun bilbao trebiño araba europa brusel

ARGAZKIA JAITSI

"Espainiako alderdi handiek, Trebiñuko gaiaren inguruan, 1332 urtean errege gudazale biren artean adostutako akordioa lehenetsi dute".

Europar Legebiltzarrean EAJ-PNVren legebiltzarkide eta ALDE taldearen presidente orde Izaskun Bilbaok atzoko azken orduan Estrasburgoko parlamentuan salatu zuen Espainiako alderdi handiek Trebiñuko gaiaren inguruan lehenetsi dutela "1332 urtean errege gudazale biren artean adostutako akordioa", " konderriko hiritarrek gaur, hemen eta orain duten borondatearen aurrean". "Horren arazo sinplea horrela ataskatuta geratzen bada, erraz uler daiteke Espainian arazo konplexuagoak zigor zuzenbidea erabiliz eta Europa mailako krisiak eraginez konpondu nahi izatea. Horren adibide dira euskal eta catalunyar nazio auziak".

Jeltzaleak konpondu gabe dagoen Trebiñuren auzia eraman dute Europar Legebiltzarrean Estrasburgoko ganberan hileroko bilkura saioen lehen egunean aztertzen dituen gai garrantzitsuenen zerrendara. EAJ-PNVren eurodiputatuak toki honetan bizi diren 1500 herritarrek pairatzen duten egoera salatu zuen. "260 kilometro koadroko zabaleran bizi dira, Euskadiko lurralde barruan, baina Gaztela-Leongo hiritarrak dira. Pertsona hauek Euskadin integratu nahi dute, beren borondatea behin eta berriz adierazi dute eta erakundeetan izan dituzten bide guztiak erabili izan dituzte. Baina, igaro den astean, Espainiako alderdi handiek, berriz ere, "Ezetzaren" aldeko hautua egin zuten Diputatuen Kongresuan".

ALDE taldeko presidente ordeak erabakia "zentzugabe" jo zuen "pertsona hauek jasotzen dituzten zerbitzu publikoen maila kaltetzen duelako eta beren eguneroko bizitza konplikatzen duelako". Euskal eurodiputatuak gaineratu bezala, Diputatuen Kongresuan iragan astean gertatutakoa "erabat antidemokratikoa" izan da, Espainiako sozialista eta popularrek "gai honen inguruan errege gudazale biren arteko 1332 urteko akordioa lehenesten dutelako, Trebiñuarren gaur, hemen eta oraingo borondatearen aurrean".

Horregatik, eurodiputatuen aurrean azpimarratu duenez, Trebiñu moduko tokiko hiritarrek pentsatzen dutenari buruzko elkarrizketari uko egiteak argi uzten du beste gatazka batzuen sorburua zein den. "Horren arazo sinplea horrela ataskatzen bada, erraz uler daiteke arazo politiko konplexuak, euskal eta catalunyar auziak esaterako, Espainian itxi nahi direla zigor zuzenbidea erabiliz eta Europa mailara iristen diren krisiak sortaraziz".

Emilio Olabarria Bloga