LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/11/18

Xabier Agirre: “Diputatuen Kongresuak Trebiñuko lurraldetasun arazoa konpontzeko aukera galdu du”

Araba Buru Batzarreko presidenteak, Xabier Agirre legebiltzarkide jeltzaleak, atsekabea azaldu du Diputatuen Kongresuak Trebiñuk Arabarekin bat egitearen aurka egin ondoren.

rss Ezagutzera eman
Xabier Agirre: “Diputatuen Kongresuak Trebiñuko lurraldetasun arazoa konpontzeko aukera galdu du”

ARGAZKIA JAITSI

 “Trebiñuko lurraldetasun arazoa konpontzeko aukera galdu dute  PSOEk eta PPk”, ondorioztatu du jeltzaleak, Madrilgo bi alderdi nagusiek Trebiñuko bizilagunen eskaerari muzin egin eta Gaztela Leon eta Euskadiko mugak aldatzearen aurka egin dutela jakin ostean.

Xabier Agirrek eta EH Bildu eta PSEko ordezkari banak agerraldia egin dute Diputatuen Kongresuan, Trebiñu eta Argantzungo bizilagunen eskaera aintzat hartzea eskatzeko. Gogoratu dute pasa den otsailean Eusko Legebiltzarrak babestu egin zuela eskari hau, EAJ-PNV, EH Bildu eta PSEren aldeko bozkekin eta PP eta UPyDren abstentzioekin.

“Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren babesarekin etorri gara Trebiñuk egun pairatzen duen zentzugabekeria sozial, kultural, administratibo eta kulturalarentzat irtenbide bat eskatzeko”, azaldu du Agirrek. Jakinarazi du Trebiñutik Vitoria-Gasteizera 15 kilometro daudela eta Burgosera, aldiz, 100. Hori dela eta, Gaztela Leonen bizi arren, Trebiñuko herritarrek Arabara jotzen dute hezkuntza, osasuna, kultura eta beste hainbat beharretarako. “Arrazoi objektiboak daude Trebiñuk Arabarekin bat egin dezala eskatzeko. Borondate politikoaren esku dago kontua. Izan ere, Konstituzioak dio herrialdeen mugak alda daitezkeela, baldin eta Gorte Orokorrek horretarako lege organikoa onartzen duten”, argudiatu du. PSOEk eta PPk aukera hori baztertu izana deitoratu du: “Trebiñuk  eta Eusko Legebiltzarrak esandakori entzungor egin diote”.

Kongresuen Diputatuan EAJren bozeramaile den Aitor Estebanek ere salatu du Espainiako bi alderdi nagusien jarrera: “Ez dira ohartzen zentzugabekeria administratibo honek zenbaterainoko kalteak sortzen dizkion Trebiñuri. Ekimena izapide soila balitz bezala bozkatuko dute, azkar, gehiengoak dioenaren aurka, lotsarik sentitu gabe. Arazoak hor jarraituko du”, ohartarazi du. Bere ustetan, Trebiñuk eta Argantzunek zorte txarra izan dute Euskal Herriak inguratuta egoteagatik, “beste erkidegoren bat izan balitz, arazoa aspaldi konponduko zelako”.

EAJ-PNVren hainbat ordezkari Madrilen izan dira, Diputatuen Kongresuan, trebiñuarrei babesa adierazteko. Besteak beste Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; GBBko presidente eta Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea, Joseba Egibar; arabako burukide Pilar García de Salazar; eta Arabako Diputaziorako EAJren hautagaia, Ramiro González.

Testu osoa

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga