Prentsa Aretoa
2014/09/11
Ortuzar Diadan: “Iritsi da Madrilek catalunyar eta euskal hiritargoaren ahotsa entzuteko eta haien erabakia onartzeko unea"
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek gaur Bartzelonan Mariano Rajoyren Gobernuari exijitu dio "Catalunyar gizartearen eta baita euskal gizartearen ahotsa entzutea eta beren erabakia onartzea. Une hori heldu da. Madrilek ahots hori entzun ez ezik, onartu ere egin beharko duen unea".
Ortuzar EAJ-PNVren ordezkaritzako buru izan da gaur, urtero , irailaren 11n, EAJ-PNVk Diada eguneko ekitaldietara bidali ohi duen taldean. Ortuzarrekin batera izan dira Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxeta burukideak. Oihane Luna eta Ander Añibarro EGIren (Euzko Gaztedi) ordezkaritzan izan dira.
Jeltzaleen buruak bertan bildutako komunikabideei hitz egin die Rafael Casanova 1714ko irailaren 11n, Bartzelona hiriaren eta Catalunyako askatasunen defentsan hil zenari dedikatutako monumentuan lore eskaintza egin ondoren: "Diadara etorri gara", esan du Ortuzarrek "catalunyar herriari eta Catalunyako alderdi nazionalistei gure solidariotasuna,gure anaitasun eta babesa helarazteko, aurten modu berezian egin dugu hirugarren mendeurrena ospatzen delako eta etorkizun hurbilean erronka handiak etorriko direlako. Gaur gure egiten ditugu atzokoan Artur Mas president jaunak esan zituen hitzak. Heldu da hiritarrei entzuteko unea, heldu da erabakitzeko unea. Hori da guk eskatzen duguna: begirunea Cataluynya eta Euskadirentzat. Horregatik, Mariano Rajoyren Gobernuari eskatzen diogu hori berori onartzea; Catalunyar gizartearen ahotsa entzun eta haren erabakia onar dezala, baina baita euskal herriarena ere. Eta ez bakarrik entzutea,baizik eta baita onar dezala”.
Ortuzarrek orain arte Rajoyren Gobernuan erakutsi duen "jarrera ezkorra" deitoratu du. "Erabakitzeko eskubidea ez da soilik abertzaleen aldarria edo euskal edo catalunyar alderdi nazionalisten asmoa: erabakitzeko eskubidea aldarri demokratikoa da. Eta hori da guk eskatzen duguna,ez baitugu besterik eskatzen: demokrazia Euskadirentzat, demokrazia Catalunyarentzat; demokrazia, guztion artean guztiok sartuko garen Europa eraikitzeko. Hori ulertzea nahi dugu eta hori aplikatzea, baina Madrilek entzungorrarena egiten du. Eta elkarrizketa ukatzen duena ez da demokrata".
Ortuzar asteazken gauean batzartu zen Artur Mas Catalunyako president jaunarekin, Llotja de Mar-en ospatu zen ekitaldi instituzionala bukatutakoan. "Mas presidentea indartsuago ikusi nuen, sendo eta irmo. Catalunya eta Euskadiko egoerez hitz egin genuen, eta elkarri eman genizkion adore mezuak. Erabakimena antzeman nion, eta batez ere arrazoiz beteta ikusi nuen. Eta pertsona batek arrazoia duela uste duenean eta herria bere alde dagoenean, politikan horrek ez du preziorik".
Ortuzarri galdetu diote azaroaren 9an zer gertatuko ote den, egun horretarako jarrita dagoelarik Catalunyan kontsulta egitea. "Nik ez dakit catalunyarrek azaroaren 9an erabakitzerik izango ote duten. Dakidana da lehenago edo beranduago erabaki egingo dutela. Eta horixe da inportanteena. Catalunyarrek 300 daramate egoera honetan. Hilabete lehenago edo beranduago ez da garrantzitsuena: gauza guztien gainetik dagoena da erabakia hartzea". Gaur arratsaldean Bartzelonako erdigunean catalunyarren erabaki eskubidea eta kontsulta aldarrikatzeko "V" erraldoia egiteko deitu den elkarretaratzeaz galdetu diotenean erantzun duenez “Gaur arratsaldeko manifestazioa da borondate baten adierazpena,eta oso garrantzitsua da, baina demokrazian hautestontzia da giltzarria. Horregatik da garrantzitsua azaroaren 9an catalunyarrak hautestontzietara joan ahal izatea. 'V' horretan egongo da EAJren ordezkaritza ere, batez ere catalunyarrena izan behar duen mobilizazioan laguntzen" esan du Ortuzarrek. EBBren presidenteak Euskadira itzultzeko bidaia hasi du lore eskaintza ekitaldia amaitutakoan.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29