Prentsa Aretoa
2014/08/11
Egibarrek “inolako frogarik gabe” "izen ona galarazten" dutenak gaitzetsi ditu eta uda ostean "gai horiek nongo zehaztasunarekin planteatuko dituzten” galdetu du
Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVko bozeramailea eta EAJ-PNVko GBBko presidentea den Joseba Egibarrek EH Bilduk EAJ-PNVren kudeaketaren inguruan egindako kritiken “funtsean” “ezintasun politikoaren seinale garbiak daudela” adierazi du, ezker abertzalea “batzen joan den porroten ondorioz”.
Horrela mintzatu da burukide jeltzalea Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, pasa den igandean EH Bilduren legebiltzarkidea den Pello Urizarrek alderdi jeltzaleak garatutako kudeaketan "hutsak" gero eta gehiago ikusten direla esan ostean. Egibarrek uda honetan "Pujolen gaiaren, egoitzen eta gainerakoen harira ezkilen errepika antzeko bat sortu izana" deitoratu du, non "udan jendea kritikatzen hasi den". Bere ustez, “funtsean ezintasun politikoaren seinale garbiak daude. Izan ere, ezker abertzalearen tankerako alderdi politiko jakin batzuek ordena estrategiko eta politikoan egiteko duten bakarra porrotak batzea da, eta horregatik hasi dira EAJ-PNVren kudeaketa dudan jartzen eta sistematikoki orbantzen, manipulatzeko eta izena kentzeko helburuarekin”.
Egibarrek "honek politikan eta politikatik jarduten duenaren inguruan gutxi esaten duela" gehitu du. “Uda izateak ez du esan nahi politikak seriotasuna eta zorroztasuna galdu behar dituenik”, defendatu du. Ildo horretatik, ondorengoa ere adierazi du: “uda ere bukatuko da, eta irailean ikusiko dugu modu honetara hitz egiten duten jaun-andre hauek zein zehaztasunez planteatzen dituzten gauzak, agiraka egin eta izena kentzen saiatu ostean "ez daukat frogarik, baina honek ondo ematen du" esaten baitute”.
Hori alde batera utzita, Joseba Egibarrek bere alderdiak "adostasunik handiena" lortzeko prest egoten jarraituko duela ziurtatu du, 2015ean instituzio guztiek “beren aurrekontua” izaten jarrai dezaten. Zentzu horretan, berreskurapen ekonomikoa sendotzeko instuzioek elkarri lagun diezaioten eskatu du, "lidergo partekatua" izan dadin.
Modu horretara, alderdi jeltzalearen aldetik “jarrera berbera izango dela" esan du eta ez bakarrik PSE-Eerekin (aurreko ekitaldian “oinarrizko elkar ulertzea” lortu zen), “gainerako alderdi politikoekin” ere bai.
Amaitzeko, duela 14 urte ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresagizonari egindako omenaldian ezker abertzaleko burukideak izan ziren, Pernando Barrena eta Martin Garitano, esaterako. Burukide jeltzalea horren inguruan mintzatu da. Ildo horretatik, “ezker abertzalearen partetik gogoeta egiteke dagoela” esan du. “Familia hauengana egindako hurbilpena zinezkoa izan behar da, bestela izena kentzea dakar", errepikatu du EAJ-PNVren bozeramaileak, eta “hurbilpenaren zinezkotasuna zehaztea" "sinesgarritasun kontua dela" adierazi du. Bestela “gidoi bat jarraitzen egongo lirateke”.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29