LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/07/16

González: “EH-Bilduren zentsura mozioa liskar partidistari ekiteko borondateak gidatzen du, eta Urkabustaizen garatu den kudeaketaren inguruko zalantzak ezkutatzeko planteatu da”

Foru Ahaldun Nagusiaren, Javier de Andrés, agerraldiak agerian utzi du Sustapen Ekonomiko diputatuarengan duen konfiantza eskasa, eta argitu behar diren zalantza berriak piztu ditu.

rss Ezagutzera eman
González: “EH-Bilduren zentsura mozioa liskar partidistari ekiteko borondateak gidatzen du, eta Urkabustaizen garatu den kudeaketaren inguruko zalantzak ezkutatzeko planteatu da”

ARGAZKIA JAITSI

Ahaldun Nagusiaren agerraldiak, atzokoan Sustapen Ekonomiko Batzordean Izarrako kudeaketari eta suteari buruzko azalpenak emateko gauzatu denak, ez du EAJ-PNVk gai horren inguruan dituen zalantza guztiak argitzeko balio izan.

Bai balio izan du,ordea, Foru Ahaldun Nagusiak Sustapen Ekonomiko gaietarako diputatua erabat babesten ez duela erakusteko, eta argi uzteko Ezker Abertzaleak Urkabustaizeko Udalean Izarrako gaian daraman kudeaketaren inguruan eta Ezker Abertzaleak gai honetan izan duen jarreraren inguruan dituen zalantzak.

EH-Bilduk komunikabideen bidez iragarri duen zentsura mozioari dagokionez, Ramiro Gonzalez bozeramaile jeltzaleak ezer baino lehenago adierazi nahi izan du Arabako Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdi politikoen artean ez dela gai hori jorratzeko bilerarik edo elkarrizketa formalik izan.

EH-Bilduk ez du benetan zentsura moziorik aurkeztu nahi izan, eta egin nahi izan duen gauza bakarra izan da propaganda maniobra erabiltzea Urkabustaizeko Udalean daraman kudeaketa lanaren inguruan dauden zalantzak ezkutatzea xede.

“EAJ-PNVk gai honen inguruan mantentzen duen jarrera guztiz argia da, ikertzen jarraituko dugu gai honetan gertatu dena jakiteko. Arabako Foru Aldundiari erantzukizun politikoak exijituko dizkiogu, baina Ezker Abertzaleak Urkabustaizeko Udaletxean izan duen jarrera zein izan den jakiteko ahalegina egingo dugu eta Izarrako lurrei irtenbidea ematen saiatu ote den edo arazoa konpontzea eragotzi ote duen" azaldu du Ramiro Gonzalez EAJ-PNVren bozeramaileak.

Emilio Olabarria Bloga