Prentsa Aretoa
2014/05/09
Bilbao: “PPkoek badakite parlamentario batzuek ez dutela ezer egiten”
Izaskun Bilbao Barandica EAJko hautagaiak azpimarratu du maiatzaren 25ean EAJren hautagaitzari botoa ematearen garrantzia, “Euskadi defendatzeko modu bakarra delako, eta gainera, PP eta PSEren bipartidismoaren aurrean epaile gisa aritzeko”.
Argazkiak...
Gasteizen egindako ekitaldian, Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du maiatzaren 25ean bozkatzearen garrantzia, eta EAJren hautagaitza babestea ezinbestekoa dela. “Oztopoak jartzen dizkigute Espainiako bi alderdi nagusiek, bipartidismoari eutsi nahian, oztopo bat garela badakite. Horregatik, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea nire aurka aritu da. Nik bere lanari miresten diot, baina berak, ordea, nirea ez. Ezjakintasuna oso ausarta da. Eurek hori sinesten dute beste batzuek ezer gutxi egiten dutela badakitelako. Gainera, besteok egiten dugunari ez diote erreparorik egiten”, adierazi du Izaskun Bilbaok.
Hautagai jeltzalearen ustez, EAJ bozkatzea ‘gakoa’ da popularren eta sozialisten artean epaitzeko. “Horregatik deitzen gaituzte. Erabakitzen dugulako. Adibide bat garelako zer egin daitekeen jakiteko, eta eurek egiten ez dutelako. Euskadi defendatzeko”, nabarmendu du.
PSEren akatsak, PP eta EH Bilduren lan eza
Bestalde, Gorka Urtaran EAJko hautagaiak Gasteizko Udalean, Europako erakundeen garrantzia azpimarratu du, batez ere, Gasteizko ekimenak defendatzeko. Horren adibidea, URBAN ekimena izan da, kaltegarria suertatu delako PSEren egindako akatsengatik eta PP eta EH Bilduren lan ezagatik.
“Gasteizko Udalak 2007an egitasmoa aurkeztu zuen gizarte-ekonomikoa eta kulturala berpizteko, Erdi Aroko alde zaharraren URBAN ekimen europarraren bidez. Orduan, Tokiko Erakundeentzako Fondoen bidez (FEDER), Europak inbertsio estrategikoen plangintza onartu zuen gure erdi aroko alde zaharrerako (16 milioi euro), diru kopuru horren %50 Europaren esku. Zazpi urte beranduago, eta URBAN ekimenaren epea amaitzear zela, PSEren akatsek eta PP eta EH Bilduren lan ezak egungo legealdian, egitasmo hori atzeratu dute”, salatu du Urtaranek.
Oharra: Euro-legebiltzarkideen ekimenen kopurua ikusteko: www.mepranking.eu
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29