LAUDIO

Berriak

Eusko Legebiltzarra

2017/04/06

EAJ-PNVk PPren Gobernuari exijitu dio ez dezala Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea baimendu, “arriskutsua delako”

Juan Carlos Ramírez-Escudero legebiltzarkide jeltzaleak euskal erakundeei eskatu die zentralari galarazi diezaiotela instalazioak berriro irekitzea. “Eusko Legebiltzarrak halaxe jokatuko du, eta eta Segurtasun Kontseiluaren ebazpena errekurrituko du, eta hala ematen bada, baita Ministerioaren agindua ere, berriro irekitzea adostuz gero”

LAUDIO

2017/03/31

Jose Arrue hil zela 40 urte igaro direla eta, euskal kultura eta ohiturak koloreztatu zituen margolariaren inguruko hitzaldia, apirilaren 5ean

• Laudion urteak eman zituen Arrueren bizitzari eta obrari errepasoa egiteko, erakusketa txiki bat ikusteko eta musikaz jantzitako gorazarreaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

LAUDIO

2017/03/30

EAJ-PNV-k pausu berriak eman ditu Laudion langabetuen kopuruak behera egin dezan

• Laudioko EAJ-PNV udal taldeak bina proposamen aurkeztu ditu, 2017ko aurrekontuetan enplegua sustatze aldera: batetik enpleguratze zaila duten pertsonak aintzat har daitezen, bestetik Nerbioi ibaiko garbiketa plana.

LAUDIO

2017/03/22

Laudioko EAJ-PNV-k, behin eta berriz aurrekontu akordioa betetzen ez dela ikusita, EH Bilduren eraginkortasun eza, ekintza falta eta gestio gaitasun falta salatu ditu

• Gobernu taldearen axolagabekeriak, iragan urtean aurrekontu sailean itundutako inbertsioen %6 soilik egikaritzea lortu du.

LAUDIO

2017/03/20

Laudioko EAJ-PNV-k, Aiaraldean herri galdeketak bultzatzeko eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko Gure Esku Dago-k bultzatutako Saraubeko agiriaren irakurketarekin bat egingo du

• Agiriaren irakurketa ekitaldiari, Amurrioko plazan burutuko diren beste bi ekitaldi gehituko zaizkio: horietako lehena eguerdiko 13:30etan eta 15:00etako herri bazkaria, bigarrena.

LAUDIO

2017/03/16

EAJ/PNV-k Alberto Acero eta Javier Zaballa plazen inguruan Gobernu Taldeak mantentzen duen arduragabekeriak eragindako inguruko auzokideen kezka egiaztatu du

• Gaur egun, EH Bilduk linbo urbanistikoa baten mantentzen ditu bi eremuak, zonaldeak hobetu, eta bi lur sailetako espazio publikoaren bizi kalitatea suspertzeko proiekturik ez baitu aurkeztu. • Alberdi jeltzaleak, erabilera publikoko zonaldeen inguruan Gobernu Taldeak erakutsitako arduragabekeriak eragindako nekea Hirigintza Batzordean parte hartuta ager dezaten animatu ditu bi plazetako herritarrak.

LAUDIO

2017/03/10

Martxoaren 18an, Laiaeskolak bere burua aurkeztuko dio Aiaraldeari

• Emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea helburu duen herrialde mailako eskola honek, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamikak erabiliko ditu are gizon eta emakume gehien biltzeko.

LAUDIO

2017/03/09

Nekazal eremuko emakumeen jakituriaren inguruko mintzaldia

• Hitzordua datorren larunbatean, martxoak 11, goizeko 11:00etatik aurrera izango da, Amurrioko Kultura Etxean.

LAUDIO

2017/03/07

X pintxo lehiaketak, maila goreneko tamaina txikiko sukaldaritzaren topagune bihurtuko du Laudio datozen bi asteburuetan

• Bertako 29 ostalarik sortutako 29 pintxo lehian arituko dira, 2017an Laudioko mokadu onena izatearren.

EBB

2017/03/04

EAJ-PNVk emakume abertzaleak omendu ditu, beraiek direlako “ideario jeltzalearen benetako igorleak”

500etik gora emakume Sabin Etxean omendu dituzte emozioak, musika, umorea eta ezusteko pozgarriak uztartu dituen ekitaldian; Itxaso Atutxak eta Andoni Ortuzarrek hitz hunkigarriak eskaini dizkiete emakumeei, euren artean Urkullu Lehendakaria izan delarik

LAUDIO

2017/03/01

EAJ/PNV-k bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldiekin

- Era berean, gizon eta emakumeen arteko erabateko berdintasunaren alde lan egiteko beharra gogoratzen dute, parte hartzea, burujabetasuna eta erantzunkidetasuna bezalako giltzak erabilita helburu hori lortze aldera.

Next Euskadi
Emilio Olabarria Bloga