Prentsa Aretoa
2014/02/22
“Europan Euskadi indartsuagoa lortzeko eta Euskadin Europaren presentzia handiagoa izateko” lanean jarraituko duela adierazi du Izaskun Bilbaok
“Esker onik beroena, errespontsabilitatea eta konpromisoa” izan dira Izaskun Bilbaok gaur, Aberri Batzarrak europar hauteskundeetarako zerrendaburu izateko aukeratu ondoren, egin dituen adierazpenak. Era berean, bere konpromisoa adierazi du “hutsik ez egiteko, egoerak eskatzen didan mailan egoteko, Europan Euskadi indartsuagoa lortzeko eta Euskadin Europaren presentzia handiagotzeko”.
Izaskun Bilbao Barandikak bere esker ona adierazi die “ni aukeratzeko erabakia hartu duten emakume eta gizonei, azken bost urteotan egin dugun lana baloratu egin dutelako eta, batez ere, berriro, nigan jarri duten konfiantza horregatik. Esker ona ere, euskal gizarte osoari, Europan euskal hiritarren ordezkaria izatea benetako ohorea delako. Duela hogeita hamar urte gure industria oso egoera txarrean zegoen, ia hondamendian. Hiru hamarkada hauetan, euskal hiritarren ekimenagatik, kontzertu ekonomikoa eta itun ekonomikoa berreskuratuta eta ekonomia erreala berreskuratuta ekonomia erreala babesteko politikekin, gure instituzioek Europako erreferentzia bilakatu gaituzte”.
Gaur egun europarlamentari den Bilbaoren aburuz, “hogeita hamar urtetan gure BPGa hamar aldiz biderkatu dugu eta Europako bataz besteko errentaren %70etik %130era igaro gara. Bortxakeriak, beste eragin kaltegarriez gain, errealitate hori ikustea eragozten zuen. Orain, ikusi egiten da. Gure benetako nortasuna antzematen da. Gure nortasuna ezaguna da eta euskal hiritar gisa ezagutzen gaituzte egin den lan horri esker. Eta Europan eta Europarekin lan egiteko aukera berriak zabaltzen zaizkigu aurrera egiten jarraitzeko. Azken bost urte hauetan Europan ateak eta leihoak zabaltzen saiatu gara aukerarik ez galtzeko. Nire konpromisoa da gogo eta borondate horrekin jarraitzea”.
Amaitzeko, Izaskun Bilbaok bere esker ona adierazi die berarekin egunero lanean dauden Jon Goikolea eta Itxaso Muñozi. “Beraiek gabe ezinezkoa litzatekeelako”.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29