Prentsa Aretoa
2013/06/04
Agirre: “EAJ eta PSEren artean, egon badago adosteko borondatea"
Xabier Agirre EAJ-PNVren Araba Buru Batzarreko presidenteak baieztatu duenez "bide luzea dago oraindik" talde jeltzalearen eta PSEren artean ibiltzeko adostasun batzuk borobildu ahal izateko, baina aitortu duenez "adosteko borondatea,egon badago". Bere esanetan "garrantzitsuena" da " behin betiko" "borroka alderdikoia" bertan behera uztea eta "denok herrian pentsatzen hasteko".
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Agirrek balizko akordio horietan beste alderdiak sartzeko egon daitekeen aukeraz esan duenez "egoera honetan, denok gara beharrezko".
"Eta egia da PSErekin elkarrizketa horietan aurrerapausoak ematen ari garela, baina uste dut gainerako alderdi politikoei ere luzatzen diegun proposamena dela" esan du Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusietan akordio batzuk gauzatzeko orduan jeltzale eta sozialisten batura eznahiko izango litzatekeela gogoratu ondoren.
Nabarmenak...
LAUDIO
2024/10/21
LAUDIO
2024/10/16
LAUDIO
2024/10/04
LAUDIO
2024/09/18
LAUDIO
2024/09/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
LAUDIO
2023/04/21
LAUDIO
2023/08/29