LAUDIO

Prentsa Aretoa

2014/05/29

Xabier Agirrek gogoratu du EAJ-PNV Europar Hauteskundeetan igaro dela Arabako hirugarren indarra izatetik bigarrena izatera, eta jeltzaleek "fraking"aren inguruan mantentzen duen jarrera "argia" dela baieztatu du

rss Ezagutzera eman
Xabier Agirrek gogoratu du EAJ-PNV Europar Hautesk

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Agirre Araba Buru Batzarreko presidenteak gaurkoan gogoratu du EAJ-PNV 2009ko Europar Hauteskundeetan Arabako hirugarren alderdia izatetik bozka gehien jaso duen bigarren indarra izatera igaro dela iragan igandeko hauteskundeetan. Era berean aitortu du hainbat hautesle jeltzale maiatzaren 25ean etxean geratu zirela hiritarrek europar erakundeak urrun ikusten dituztelako. Arabako jeltzaleen buruak bere alderdia animatu izan du datorren urtean gogor egitera 2015 urterako udal eta foru hauteskundeei begira hiri eta herrialde egitasmo erakargarriak aurkeztu ahal izateko. Agirrek Gorka Urtaranek esandakoa zuzendu eta EAJ-PNVk "fracking"aren inguruko jarrera anbiguorik ez duela esan du. "Gure jarrera guztiz argia da" bermatu du buru jeltzaleak.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, Agirrek aitortu du "neurri batean" harritu egin zutela Araban maiatzaren 25ean lortutako emaitzek”. Araban, abstentzioa izan da benetako alderdi irabazlea. Eta alderdi guztiok dugun erronka, eta hala ulertzen dugu EAJren barruan ere, udal eta foru hauteskundeetarako hauteskunde hauetan Europa urrun sentitzen direlako  parte hartu ez duten pertsonak mugiaraztea da. Denbora luzean kolpatu gaituen krisi honetako murrizketa eta arazoekin lotzen dute Europa. Baina, hurbilago sentitzen diren hauteskundeetan, udal eta foru hauteskundeetan, abstentzioa murriztu egiten da eta  etxean geratu diren hautesleak botoa ematera joango dira. Igandeko datuak ezin dira estrapolatu. Hiritarrek jakin badakite hauteskunde bakoitzean hartu behar duten konpromiso maila. Alkatea, diputatu nagusia, oso hurbila eta garrantzitsua da hiri eta herrialde osorako. Urte betea dugu herritarrei gure ilusioa helarazteko, udal eta foru hauteskundeetan abstentzio hori murriztu dadin eta hiritarra inplikatu dadin eta tokian tokiko eta foru erakundeak aukera ditzan".

Agirrek EAJ-PNVren emaitzei buruz egiten duen irakurketa egin du. Bigarren indarra da Araban eta laugarrena Vitoria-Gasteizen. "EH-BIldu-ren eta EAJ-ren arteko ezberdintasuna 2.500 botokoa da gure herrialdean. Gasteizen laugarren indarra gara, egia da, baina ez dut uste udal eta foru hauteskundeetako jarrera berdintsua izango denik. Lau alderdi handiok oso hurbil gaude, esku bete botoko diferentziarekin. Gure erronka da hiritarrengan besteek baino ilusio handiagoa piztea, eta hori egin dezakegu hiri eta herrialderako alternatiba serioa aurkeztuz”. Agirreri galdetu diote Araban Podemos alderdiak lortu dituen emaitzez. "Gobernuko alderdiak zigortzeko botoa egon da, batez ere estatuko alderdiak zigortzeko. Hiritarrek uste dute batzuek orain bizi dugun egoerara ekarri gaituztela eta besteek ezin gaituztela txarretik atera. Zigortzeko botoa izan da, irizpide eta diskurtso populisten alde egin duena. Ostiralean Podemos alderdiaren egitasmo ekonomikoa irakurri nuen eta Errege Magoei idazten zaien eskutitza iruditu zitzaidan. Hori  sentsibilitatea duen edonork egin dezake, baina egitasmoak betetzeko egiten dira eta ez dakit Podemos taldeak hori dena nola beteko duen, nola errealitate bihurtuko duen. Oinak lurrean, egia esan behar zaie hiritarrei".

Elkarrizketa beran ABBko presidenteari galdetu diote Gorka Urtaran Vitoria Gasteizeko udaleko EAJ-PNV taldeko bozeramaileak atzokoan  bere alderdiari "fracking"aren inguruan mantentzen duen "anbiguotasuna" baztertzeko egin zuen eskariaz . Agirreren erantzuna era batekoa  izan da " Gorka Urtaranengatik sentitzen dudan maitasunarekin eta Araban abertzaletasunaren balore handia delako sentitzen dudan miresmenarekin ere , uste dut oraingoan erratu egin dela. Erratu egin da  egin duen baieztapenean eta esateko moduan. Baieztapenean erratu da  EAJ alderdiak "fracking" teknikaren inguruko jarrera argia mantentzen duelako. Guk "ez" esan diogu  "fracking" aren ustiapenari, oraingo apurtze teknikarekin egiten bada. Eta, ustiapenaren inguruan ere argi eta garbi esan dugu ez dugula sekula onartuko osasun eta ingurumen irizpideen gainetik egin nahi bada, ikuspegi ekonomiko hutsetik egiten bada. EAJ-k "fracking"aren inguruan duen jarrera oso argia da, baina edonork izan dezake egun txar bat, edonor okertu ahal da".

Emilio Olabarria Bloga